● Samaniegon (Araban) jaio zen. Ezkonduta dago.
● Enologoa da.
● Honako ikastaro berezi hauek egin ditu: landa-garapena, nekazaritzako produktuak merkaturatzeko prozesua, landa-inguruneko garapen turistiko iraunkorra eta nekazaritzako enpresen kudeaketa eta marketinga.
● 1990etik 1993ra, UAGAko Batzorde Betearazleko kidea izan zen.
● 1991tik 1999ra, Samaniegoko Udaleko alkate-presidentea izan zen.
● Arabako Errioxako eskualdeko zenbait elkartetan parte hartu du bete-betean:
- Landa Garapenerako Elkartea. - Uzta-biltzaileen Elkartea. - Sustapen Elkartea. - UAGA. - Arabako Errioxako Koadrilako Kultura Batzordea. - Arabako Errioxako Koadrilako Nekazaritza Batzordea.
● Produktu enologikoak banatzeko eta saltzeko eta eurei buruzko aholkularitza eskaintzeko enpresa batean lan egin zuen Errioxan, Nafarroan, Aragoin eta Euskadin.
● Arabako Errioxako nekazari gazteentzako mahastizaintzari buruzko ikastaro trinkoetako koordinatzailea izan da.
● Arabako Errioxako upeltegi-ustiategi baten kudeaketa teknikoa, administratiboa eta komertziala garatu du.
● 2002ko urtarriletik, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia izan da. |
Azken eguneratzea: 2005/09/20 |