● Eibarren (Gipuzkoan) jaio zen 1969ko irailaren 27an. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. ● Telekomunikazioetako Goi Mailako Ingeniaritzako lizentziaduna da. ● Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. ● 1998tik 2001era, VI. legegintzaldian, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen Gipuzkoatik. ● 2003ko uztailetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saileko diputatua izan da. ● Lan-ibilbidea: ikerketa, Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoan; Osakidetzako zerbitzu nagusietako Informatika Saila; Mendaroko Ospitaleko Informatikako zerbitzuburua; ikerketa, Vicomtech Elkartean. |
Azken eguneratzea: 2005/09/20 |