JOSE ANTONIO -TONTXU- CAMPOS GRANADOS


    Barakaldon (Bizkaian) jaio zen 1962ko maiatzaren 19an. Ezkonduta dago eta 3 alaba ditu.

    Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea da.

    Kudeaketa Aurreratuko Masterra egin zuen Deustuko Merkataritza Unibertsitatean.

    Deustuko Merkataritza Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da.

    Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.

    1990etik 1991ra, Barakaldoko Udaleko zinegotzia izan zen.

    1995etik 1999ra, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saileko zerbitzuburua izan zen.

    1999tik 2003ra, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saileko diputatua izan zen.

    2003tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza Saileko diputatua izan da.

    Ikasketa-esperientzia: 1990. urteaz geroztik, honako arlo hauetako irakaslea izan da Deustuko Unibertsitatean eta gaur egun EHUra atxikita dagoen Unibertsitate Eskolan: marketing, marketingeko informazio-sistemak; merkatuen ikerketa; enpresen antolamendua eta administrazioa.

Azken eguneratzea: 2005/09/20