● Donostian jaio zen 1955eko azaroaren 27an. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. ● Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako lizentziaduna da. ● Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako doktorea da. ● 1978tik 1988ra, Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, eta Morfosintaxiko zein Lexikologiako klaseak eman zituen. ● 1988tik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Euskal Filologiako katedraduna da. ● Morfologia eta sintaxia ikertu ditu, eta, horretarako, zenbait azterlanetan, biltzarretan eta argitalpenetan parte hartu du. ● 1992tik, euskaltzain osoa da. 1995etik 2000ra, tutoretzako aholkularia izan zen. Euskara Batuko eta Gramatikako batzordekidea da. ● 1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreordea izan zen. ● 2001eko uztailetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua da; eta 2004ko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. |
Azken eguneratzea: 2005/09/20 |