ANA AGUIRRE ZURUTUZA


    Bilbon (Bizkaian) jaio zen 1959ko uztailaren 24an.

    Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Ekonomikoko lizentziaduna da.

    Europako Ikaskuntzak, Europako Ikaskuntzen Institutua, Deustuko Unibertsitatea.

    Politika Bateratuak, Maastrichteko Administrazio Publikoko Eskola Europarra.

    Barruko Merkatua, Maastrichteko Administrazio Publikoko Eskola Europarra.

    Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

    Eusko Jaurlaritzan izan dituen karguak: Industria eta Merkataritza Saileko Aholkularitza Juridikoko burua (1984-1986), Lehendakaritza eta Justizia Saileko lehenengo burua eta letratua (1986-1987), Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Idazkaritza Nagusi Teknikoko zuzendaria (1987-1991), Gai Ekonomikoetarako Lehen Lehendakariordetzako Bulegoko zuzendaria (1991-1995), Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko aholkularia (1995-1999) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko sailburuorde mailako aholkularia (1999-2003).

    2004ko urtarriletik, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua da.

Azken eguneratzea: 2005/09/20