Laura Etxebarria Lus
2004 - Italian, Frantzian, Portugalen eta Espainian sorkuntza garaikidea sustatzea xede duen IRIS Sarearen sortzaileetako bat da, beste kultur eragile batzuekin batera.
- MIRA! Proiektuan sartu zuen La Fundición aretoa.
2003 - Roberto Cimetta Fundazio frantziarrean Artistentzako Mugikortasun Fondoko Aholkularitza Batzordeko kide izan zen.
2001 - Euskal Herriko Unibertsitateko Arte eta Kultura Topaketetan Dantza Garaikideko Tailerrak koordinatu zituen.
2000 - La Fundición-eko taldearekin batera, Dantzaldia Jaialdiaren proiektua sustatu eta koordinatu zuen.
1999 - Formatu txikiko Aretoen Estatuko Koordinakundeko lehendakariorde izendatu zuten.
1998 - Seine-Saint-Deniseko Rencontres Choregraphiques Internationales jardunaldien sustatzaile eta Estatuko 3 plataformen koordinatzaile izan zen.
1997 - Egunkarietan eta dantzan espezializatutako argitalpenetan kolaboratzen hasi zen.
1996 - Gainontzeko lan-taldearekin batera, La Fundición Espazioaren kokapen berria bultzatu zuen. La Fundiciónek ateak ireki zituen, formatu txikiko Antzoki eta Arte Eszenikoetarako baliabide-zentro izateko.
1994 - Kultur Kudeaketako Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Musika Zientzien Institutuan.
1993 - Dantzako Lehen Denboraldi Egonkorra programatzen hasi zen La Fundicióneko taldekideekin batera.
1987- Luque Tagua koreografoaren zuzendari-laguntzaile egin eta Puertas Abiertas Danza dantza garaikideko konpainia bilbotarrarekin hasi zen lanean.
1986 - Beste bazkide batzuekin batera LA FUNDICION Espazioa ireki zuen, Arte Eszenikoen eta Plastikoen arteko harremanetarako gune izan zedin.
Espazioak dantza-eskola moduan eman zituen lehen urratsak, sorkuntza artistikorako gune gisa. Dantza-konpainia sortzeko oinarri izan nahi zuen eta baita dantza-, antzerki- eta musika-ikuskizunak eskaintzeko gune ere. Aldi berean, artista plastikoen lanak erakusten zituen.
|
|