FAMILIA-EGOERA DESBERDINETAN KONFINAMENDU-DENBORAN BIZIKIDETZA HOBETZEKO AHOLKUAK
KONFINAMENDU-EGOERA: BIZIKIDETZARAKO ERRONKA
ZENBAIT GAKO OROKOR
KOMUNIKAZIOAREN GARRANTZIA
Komunikazioak berebiziko garrantzia du beste etxeetan bizi diren pertsonekin harremanetan egoteko (senideak, lagunak, etab.), eta, bereziki, espazio berean bizi diren pertsonen artean.
Beharrezkoa da etxeko antolaketarekin zerikusia duten gauzak transmititzea, bai partekatutako erantzukizunei buruzkoak, bai pertsonalagoak edo intimoagoak direnak, baita aisialdia partekatzeko moduari eta banakako uneak errespetatzeko moduari buruzkoak ere.
Konfinamendu-egoeran denbora daukagunez, aukera paregabea dugu aurretik aipatutako gaiei buruz hitz egiteko uneak aurkitzeko, besteak beste.
Dena den, familia bakoitzak modu desberdinean funtzionatu du eta erlazionatzen da, pertsonen bizi-erritmoak ere desberdinak dira-eta. Beraz, familia batzuek berrikaskuntza beharko dute bizikidetza-denbora hori partekatu eta gozatu ahal izateko.
Garrantzitsua da bakoitzaren adierazteko beharraren eta errespetuaren arteko oreka bilatzea, hau da, pazientzia, malgutasuna eta ulermena lantzea oinarri gisa, baina alde batera utzi gabe gogaitzen, deseroso edota min ematen duen zerbait tintontzian geratzea. Horregatik, komunikazioa erraztuko du kexaren adierazpenarekiko ulermenaren, tolerantziaren eta pazientziaren arteko oreka hori etengabe bilatzeak –oso zaila, baina desiragarria eta beharrezkoa-.
GOGORATU:
- Gatazka arin bati elkarrizketarekin heltzen ez bazaio, diluitu egin ahal izango da edo areagotu egingo da gerora. Hori dela eta, egun batean edo bitan, gehienez jota, modu naturalean konpondu ez bada, maila moderatu edo gogorreko gatazka izatera pasako da. Beraz, ahal bezain laster hitz eginez aurre egin beharko diogu.
- Gatazkaren gogortasuna askoz handiagoa da asegabetasuna, haserrea eta amorrua areagotu direnean. Horregatik, garrantzitsua da pertsona bakoitzak bere burua adierazteko, entzuteko, ulertzeko eta adostasuna bilatzeko aukera izatea, bizikidetza errazagoa eta eramangarriagoa izan dadin.
- Garrantzitsua da espazio bera partekatzen duten pertsonen artean hitz egiteko modua zaintzea, lasai egoteko.
SENTSAZIOEN ETA EMOZIOEN PISUA
- Ia profesional guztiak bat datoz errealitate berri hori normalizatzen lagunduko diguten eguneroko errutinak mantentzearen garrantziaz.
- Ez dugu errudun sentitu behar irrikaz edo triste sentitzeagatik, gure emozioak errespetatu behar ditugu, eta baita gurekin bizi diren pertsonen emozioak ere. Kontuan hartu behar da errealitate berri hau deserosoa dela gehienentzat.
- Ez dago beldurra baino gauza kutsakorragorik, baina beldurra emozio positiboa da, arriskuaz arduratzeko eta prebentzio-neurriak hartzeko aukera ematen digulako, gaitz handiago bat saihestu ahal izan dezagun. Ulertu behar dugu pertsona bakoitzak askotariko erreakzioak dituela, beldurraren arlotik tiratutakoak, oinarrizko emozio bat eta kutsakorra. Burmuinak beldurraren jatorria bereizten ez duenez, erantzuna neurtu behar da arrazionalago bihurtzeko.
- Ezinezkoa da etorkizunean gertatuko dena konpontzea, baina orainaldian jardun dezakegu, eta gure konfiantza propioa indartu. Dramatizatzea, arduratzea eta ez kezkatzea saihestu behar da, kontrola daitekeen horretan arreta jarri behar da, eta, bestela, antsietatea gutxitzen saiatu behar da. Pentsamendu negatibo edo gehiegizkoetan ez zentratzea.
- Garrantzitsua da errealitate berri horrek sortzen dituen emozio propioak ezagutzea. Uneotan oinarrizkoa izaten jarraitzen du bi aldeen arteko komunikazioak, pazientziara itzuli eta akordioa bilatzen saiatzeko unea da.
- Estrategiaz aldatu behar dugu, eta beste modu batera komunikatu: gaitzespenekin eta epaiketekin erreakzionatu beharrean, nola sentitzen garen adierazi. Enpatia eta pazientzia-dosiak gorde beharko dira narritadura-aldiak kudeatzeko.
AHOLKU OROKOR BATZUK:
- Ahal ditugun ohiko ohiturak mantentzea, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuz.
- Konfinamendu-egoera berriari erantzungo dioten ohiturak sortzea.
- Higiene ona mantentzea, bai pertsonala, bai gure etxebizitzakoa.
- Eguneroko ariketa fisikoa planifikatzea, gure ezaugarri fisikoetarako egokia dena.
- Elikaduraren inguruko errutina zorrotza ezartzea, bai otorduetako orduei dagokienez, bai jan behar ditugun elikagaiei dagokienez, konfinamendu-egoera horretan.
- Gure familia, gizarte edo auzo inguruneko pertsonekin harremanetan egotea (telefonoz, telematikoki, etab.).
Esan ohi den bezala: ez dugu erabakitzen zer gertatzen zaigun, baina bai zer jarrerarekin egiten diogun aurre gure errealitateari.
Azken aldaketako data: