Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

78. Catarro jauregia (Gernika-Lumo)

5. ETAPA: MARKINA-XEMEIN • GERNIKA-LUMO

Udaldiak eta burgesia Gernikan

XIX. mendearen hasieratik, bainuetxeetako udaldiak hedatzen hasi ziren gizarteko klase altuen artean. Osasuna dela eta, ur termalak edo “itsasoko bainuak” gomendatzen hasten dira hainbat gaixotasun tratatzeko, eta horrek Gorteko kideak Euskal Herrira erakartzen ditu.

Hasiera batean, turismo hori oso minoritarioa da, komunikazio bideen trazadura eskasa dela eta, baina egoera hori XIX. mendearen erdialdetik aurrera aldatzen hasiko da, bereziki trenbidearen hedapenarekin. Mende horren amaierarako, “udatiar” berri horiek Urdaibaiko itsasadarraren ezkerraldea kolonizatzen hasi ziren, eta Gernikan ere finkatu ziren.

Bisitari horiek baliabide ekonomikoak dituzte unean uneko punta-puntako arkitektoen diseinurik erakargarrienak ordaintzeko, eta estilo eta forma desberdinak gauzatzen dituzten txalet partikularrak egiten hasiko dira.

Villa Catarro jauregiaren kasuan, eraikinak XIX. mendearen amaierako Frantziako arkitekturaren eragin nabarmena du. Une horretan inspirazioa burges horietako askok bertatik bertara ezagutzen duten Parisko girotik dator, eta euren etxeetan erreproduzitu nahi dute.

Bolumen kubikoa du, eta beheko solairua, lehen solairua eta estalkipea ditu; azken horrek mantsarda forma du, eta bere tonua ez dator bat gainerako fatxadaren argitasunarekin, arbelezko plakez estalita baitago.

Partekatu

unesco