Zer eratako maskarak daude eta zelan erabili? Maskara kirurgikoa (II)
2021/02/08 eguneratua
Ingurune klinikoetan ikusi ohi ditugun maskarak dira. Produktu sanitarioa da (PS). Gutxienez, sudurra eta ahoa estaltzen ditu, eta barrera bat jartzen du aldean daraman pertsonak ahalik eta agente infekzioso gutxien transmititzeko. Horrez gain, maskara horrek erabiltzailea babes dezake fluido kutsatzaileen zipriztinetatik. Maskara hauek beste pertsona batzuk babesten dituzte gure hasperenetatik; erabiltzailearen babesaren kasuan, beharrezkoa da eskuak garbitzeko eta segurtasun-distantzia errespetatzeko arauak mantentzea.
Gainera, maskara horrek babesa eman diezaioke erabiltzaileari kutsatuta egon daitezkeen fluidoen zipriztinen aurrean.
Bi motatakoak dira (I mota eta II mota), bakteriak iragazteko efizientziaren arabera, eta II motakoak, aldi berean, beste sailkapen bi dituzte, segun eta maskarak aurka egiten dien ala ez zipriztinei. “R” letrak esan nahi du aurka egiten diela zipriztinei. I motakoak efizienteak izan behar dira bakteriak iragazteko (BFE) ≥ % 95: II; II eta IIR motakoak, berriz, ≥ % 98.
Mota horretako maskarak Produktu Sanitarioen (PS) aplikazio-eremuan sartzen dira.
Paketatuta sal daitezke edozein establezimendutan. Farmaziek bakarrik sal ditzakete banaka.
Etiketan agertu beharreko informazioa.
Informazio hau ezin da azaldu, adibidez, txineraz edo ingelesez soilik, eta gutxienez gaztelaniaz agertu behar da.
- Izena edo egoitza soziala eta ekoizlearen helbidea edo haren ordezkari baimenduarena, baldin eta ekoizleak ez badu egoitza sozialik EBn.
- Produktuaren eta bilgarriaren edukiaren identifikazioa
- Behar izanez gero, «esteril» hitza;
- Lotearen kodea; haren aurrean, «lote» edo serie-zenbakia azaldu behar da, dagokiona.
- Behar izanez gero, adierazi behar da zein egun baino lehenago erabili behar den produktua, segurtasun osoa izateko, eta urtea eta hila adierazita.
- Behar izanez gero, adierazi beharko da produktua behin bakarrik erabiltzeko dela.
- Zein diren biltegiratzeko eta/edo gordetzeko baldintza espezifikoak
- Erabiltzeko jarraibide bereziak;
- Ohartarazpenak eta/edo hartu beharreko neurriak;
- Behar izanez gero, esterilizatzeko metodoa;
- Zer motatako maskara kirurgikoa den (PS)
- PS arauaren erreferentzia, 93/42/EEE Zuzentarauarekin bat datorrena
- EE markaketa, I motako PSrekin bat etorriz. Jakinaren gainean jarritako Organismoaren erreferentzia.
Aplikatu beharreko araudia:
- Kontseiluaren 93/42/EEE Zuzentaraua, 1993ko ekainaren 13koa, produktu sanitarioei buruzkoa. 2020ko maiatzaren 26tik aurrera, aplikatu ahal izango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko apirilaren 5eko 2017/745(EB) Erregelamendua, produktu sanitarioei buruzkoa
- EN 14683:2019+AC:2019 araua Maskara kirurgikoak. Betekizunak eta saiakuntza-metodoak.
Beste maskara batzuk