PEGIP 2020ren jarraipena: 5. Ardatza, Berrikuntza
egilea: Pegip 2020,
PEGIP 2020 - Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren tarteko jarraipen-txosten bat egin zen 2019an, honekin hasi aurretik planaren ebaluazioari eta jarraipenari buruz hartutako konpromisoari erantzunez. Txosten hori euskadi.eus atarian dago eskuragarri.
Orain arte, jarraipen-post bat argitaratu da lehen lau ardatz estrategiko bakoitzeko. Oraingo honetan, "berrikuntzari" dagokion 5. ardatz estrategikoren bilakaeraren eta betetze-mailaren berri emango dugu.
Ardatz honen helburua da herritarrek eta profesional publikoek politika eta zerbitzu publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte har dezaten lortzea, abiapuntutzat hartuta sektore publikoak modu eraginkorrean izan behar duela berritzeko gaitasuna. Hain zuzen, sektore publikoak egungo gizarteari balioa eta zerbitzua emateko konpromisoa du, eta gizarte konplexu eta aldakor horren erronkei erantzun nahi badie, berritzeko gaitasun horrek ahalik eta oinarri handiena eduki behar du.
Ardatz honek hiru lan-lerro edo proiektu jorratzen ditu:
5.1. Berrikuntzarako tresnak, herritarrekin eta profesionalekin erabiltzekoak
5.2. Gizarte Berrikuntza Euskadin
5.3. EAEko administrazioaren analisi prospektiboa.
Bi proiektu horiek ardatz honen helburu nagusiei erantzuten diete, eta honako hauek dira:
- Lankidetza-espazio transbertsalak sustatu, sortu eta mantentzea.
- Profesional publikoek PEGIP 2020ren berrikuntza-proiektuetan parte hartzea.
- Herritarren parte-hartzea lortzea zerbitzu publikoen eta berrikuntza publikoko proiektuen kudeaketaren fase batean edo batzuetan.
- Proiektuen garapena sustatzea (kasu hauetan, laguntza publikoa izan daitezke: finantzatzea, sareak sortzea, esperimentatzeko ingurumenak sortzea...), analisi kritikoa eragiteko emaitzaren arabera neurtzen diren berrikuntza-prozesuetatik inpaktua neurtuko zaien berrikuntza-prozesuetara igaro ahal izateko moduari buruz.
- BSIrekin elkarlanean, Euskadiren berrikuntza sozialerako ekimen nagusiak identifikatu daitezela sustatzea, sareko lantaldeak sortzen lagunduz eta berrikuntza sozialerako ekimen publikoak eta pribatuak bultzatuz.
- Erakundearteko lantalde bat, ideiak emango dituena etorkizuneko gizarte-ereduari buruzko eta administrazio-eredu berriei buruzko jardunaldi batzuk antolatzeko, amaierako dokumentua gizarte-eragileekin eta politikariekin sozializa dadin.
- Administrazio-eredu bat proiektatzea: antolamendua, egitura eta kudeaketa-moduak.
Jarraipen-txostenaren datara arte, ardatzeko proiektuen gertaera, produktu eta lorpen esanguratsuenei dagokionez, hauek dira:
5.1. Berrikuntza herritar eta profesionalekin
Proiektu honetan zeharka egin da lan, alde batetik, lankidetza-espazio profesionalak finkatu eta handitzeko aukera, ikaskuntza partekaturako, lankidetza-lanerako eta sareko antolakuntza eta berrikuntzarako, eta bestetik, herritarren ikuspegia zerbitzu publikoetan sartzeko aukeran: nolabait zerbitzu publikoak, orokorrean, eta bereziki PEGIP 2020 honen berrikuntza-proiektuak diseinatzen, betearazten eta ebaluatzen parte harraraziz.
Hauek dira elkarrekin ikasteko, lankidetzan aritzeko, sarean antolatzeko eta berrikuntzarako lankidetza espazio profesionalak, orain arte PEGIP 2020ren testuinguruan sortuak:
- 2017ko espazioak:
- Dokumentuak estandarizatu eta normalizatzeko taldea
- OGP-Gobernu Irekiaren eredu euskalduna
- Hizkera argi eta irakurketa errazeko pilotua
- 2018ko espazioak:
- Datuak Babesteko Batzordea
- Bitarteko jarraipen-txostena
- Prozedurak eta Zerbitzuak Digitalizatzeko lankidetza-espazioak
5.2. Gizarte Berrikuntza Euskadin
Proiektu hau gauzatzeko, erakundearteko hautagaitza bat prestatu da, Euskadi kide gisa sartzeko Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Aliantzan. Onartu ondoren, herritarrekin batera prestatu zen Euskadiko gobernu irekiaren 2018-2020 Plana.
5.3. EAEko Administrazioaren analisi prospektiboa
Jarraipen-txostenaren egunera arte, proiektu honetan hasierako lehen lan kualitatibo bat baino ez da garatu (etorkizuneko joeren analisia), 2050erako Euskal Administrazioari buruzko hainbat eragilerekin adostutako dokumentu bat eginez.
Laburpen honekin amaitzeko, jarraian proiektuen egoera txostenaren datan jasotzen duen taula bat agertzen da: