Internetera migratu da Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikoko plataforma
egilea: Pegip 2020,
Azaroaren 14an migratu zen Internetera Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikoko plataforma (Tramitagune-PLATEA).
Plataformaren eboluzio hau gertaera garrantzitsua da Euskadiko administrazio elektronikoarentzat, eta honako abantaila hauek ekarriko ditu:
- Herritarrentzako nahiz barne-tramitaziorako aplikazioak Internetetik eskuratu ahal izango dira; hau da, Tramitagune-PLATEArako sarbidea Interneterako konexioa duen edozein gailutatik egin ahal izango da, egungo segurtasun-mailari eutsiz. Sinadura-euskarria bezalako utilitateak erabili ahal izango dira, postu korporatiborik edo VPN konexiorik izan beharrik gabe.
- Bateratzeko Datuak Prozesatzeko Zentro berriko zerbitzari berrietara migratu da, eta horrela, Tramitagune-PLATEA Eusko Jaurlaritzaren Batera izeneko ITen bateratze-azpiegitura berrian sartuta dago jadanik. IKTen arloko bateratze-prozesuari esker, erakundearen benetako beharrekin bat etorri eta kalitateko zerbitzu publikoak emateari lotutako balioa emango duten informazio-sistema eta teknologia zein komunikazio arloko zerbitzu moderno eta eraginkorrak izateko aukera erraztuko da, besteak beste.
- Gainera, erraztasun handiagoa lortu da Eusko Jaurlaritzaren sektore publikoan nahiz balizko edozein euskal administraziotan integratzeko, komunikazioen konfigurazioa sinplifikatuz.
- Azkenik, aldaketa honek komunikazioa erraztuko du Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikoko plataforma osatzen duten tramitazio-aplikazioen artean, errendimendua hobetuz eta garapena sinplifikatuz.
Hortaz, migrazio hau jauzi kualitatiboa da Euskadiko administrazio elektronikoaren hedapenari dagokionez.