Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Euskadik administrazio orokorrean eta bere sektore publikoko gardentasunaren balantzea egiten du

egilea: Pegip2020, 

Uztailaren 3an Gobernu Kontseiluak onartu egin zuen “Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2017ko balantze-txostena”.

Hirugarren urtez jarraian prestatu du HHABHZ - Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak dokumentu hau eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa bete du; orduan, informazio publikora jotzeko arloan, publizitate aktiboaren arloan eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturaren aurrerapenean funtzionamendu-neurriak onetsi zituen.

Dokumentua, dagoeneko, herritarren esku dago GARDENA - Eusko Jaurlaritzako gardentasunaren atarian, eta 2017an gardentasunaren, informazio publikorako sarbidearen eta gobernu onaren arloan lortu diren “aurrerapen sakonak” deskribatzen ditu:

  • Informazio jakina argitaratzeko beharra.
  • Nola argitaratu behar den.
  • Herritarrei informazio publikora jotzeko eskubidea bermatzea
  • Nazioarteko gardentasun-estandarrak, besteak beste, Transparencia Internacional GKEak ezarritakoak.
  • Sektore publikoa eratzen duten erakundeek gardentasun-betebeharrak bete izana, orokorrean: erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, nortasun juridikorik gabeko funtsak, fundazioak, partzuergoak eta irabazi-asmorik gabeko beste batzuk.

EAEk 2012. urteaz geroztik Tranparencia Internacional España-k egiten duen Autonomi Erkidegoen Gobernu ekimenaren gardentasuna neurtzen duen Indizeko (INCAU) ebaluazioan lehenengo postuan agertzen dela nabarmentzekoa da, eta lidergo honi eustea herriaren helburu bat dela XI. Legegintzaldiko Gobernu Programan (2016-2020).

Irekiak balantze hau onetsi zen egunean argitaratu zuenez, “gainditu egin da datu eta informazio esanguratsu berria argitaratzeko etapa”. Fase honetan, Eusko Jaurlaritza, dagoeneko, “argitaratzen den aldian behingo informazioaren egituran, irisgarritasunean eta argitasunean” ari da lanean. Helburua da datuak herritarrentzat irisgarriagoak eta kontsumitzeko eta ulertzeko errazagoak izatea”.

Horrela, aurrerantzean Eusko Jaurlaritzaren ahaleginaren xede izango diren lan-ildoetara bideratzen da:

  • Argitaratutako informazioaren kalitatea hobetzea
  • Herritarrek informazio publikora jotzeko duten eskubidea baliatzeko sistema hobetzea, herritar guztientzako eskuragarria izateko eta benetan herritar guztietara zabaltzeko.
  • Informazioaren eskuragarritasuna eta ulermena hobetzea
  • Datu publikoak irekitzea sustatzea
  • Eusko Jaurlaritzak sortutako tresnak zabaltzea, sektore publikoa eratzen duten erakundeek erabiltzeko, baliabideak arrazionalizatzeko
  • Ia berrehun erakundek argitaratutako informazio guztiari koherentzia ematen laguntzea eta herritarrei informazio-sistemetara batera sartzeko bide ematea.

Balantze hau irakurtzera gonbidatu nahi zaituztegu, EAEko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko azterketa sakonaz gain, datuen bitartez argitaratutako informazio guztiari buruzko bilakaeraren azterketa egiten baita, Gardena- Eusko Jaurlaritzako gardentasunaren atarian eta Open Data Euskadi atarian, hala nola Zuzenean zerbitzuaren bidez informazio publikorako sarbidea izateko eskubidearena.

Balantze-txostena deskargatzeko:

Balantze-txostena-2017-gardentasuna-eu.pdf (PDF, 1 MB)