Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

2017ko Elkarlan Sariak aukeratzeko parte-hartze prozesuan 1300 boto jaso dira orain arte

egilea: PEGIP2020 taldea, 

Pasaden azaroaren 15etik 2017ko Elkarlan Sariak aukeratzeko parte-hartze prozesua zabaldu zenetik, 1300 boto baino gehiago jaso dira Irekia-n dagoen formularioaren bitartez, edizio honetan aurkeztutako 18 proiekturen artean.

Elkarlan sarien helburua balio publiko partekatua sustatu eta gizarteko erronkak eta beharrak sei jarduera-eremu hauetakoren batean asetzen dituzten proiektuak saritzea da:

  • Osasuna
  • Ingurumena
  • Garapen ekonomikoa
  • Ikasketa-kultura
  • Kohesio soziala
  • Open data kultura

Halaber, proiektuek, diseinu eta ezarpen-fasean, pertsona eta kolektiboen ahalduntze-prozesua sustatzeko gaitasuna erakutsi beharko dute, ezaugarri gehigarri gisa.

Abenduaren 4an parte-hartzeko epea itxi baino lehen herritarrek osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, ikasketa – kulturaren eta kohesio sozialaren jarduera-eremuetan, gehienez, hiru proiektu bozkatu ahal izango dituzte, eta open data kulturaren jarduera-eremuan, proiektu bat. Lehen blokeko hiru proiekturik bozkatuenek eta open data kulturaren eremuko proiekturik bozkatuenak puntu estra bat lortuko dute, eta hautaketa-batzordearen balorazioari gehituko zaio. Proiektu irabazleek 6000€ jasoko dituzte eta zabalkundea emango zaie komunikabide eta hedabideetan.

Hauek dira aurten aurkeztu diren proiektuak:

  1. Jorge Pineda Gutiérrez y Markel Elizalde Jerico. BOOK BOX - Librería urbana para la ciudadanía. Laburpena. Proiektu osoa
  2. Fundación Lantegi Batuak. NAIA. Laburpena. Proiektu osoa
  3. Asociación Cultural Espacio Plaza Sarean Kultur Elkartea. Sarean. Laburpena. Proiektu osoa
  4. ULMA Manutención S. Coop. Guardianes del comportamiento. Laburpena. Proiektu osoa
  5. AGINTZARI Sociedad Cooperativa de Iniciativa Social. LandaLAB, laboratorio avanzado para el empoderamiento comunitario de sociedades rurales. Laburpena. Proiektu osoa
  6. Asociación CEAR-Euzkadi y Comisión de Ayuda al Refugiado. La Zanja - Caminamos para crecer. Laburpena. Proiektu osoa
  7. Guhaziakgar Laguntza Elkartea. Arteari zukua atera I. Laburpena. Proiektu osoa
  8. Asociación Bizitegi. PAUSOKA AUZOKO ATEAK ZABALTZEN: PLATAFORMA DE PARTICIPACIÓN EN LOS BARRIOS. Laburpena. Proiektua: 01, 02
  9. Asociación Zubietxe de Reinserción de Personas Drogodependientes. Librería social ?Libu? . Laburpena. Proiektu osoa
  10. Asociación de Desarrollo Comunitario Gazteleku. Auzoak Abian? Proyecto de Intervención Comunitaria Intercultural en Irala y Ametzola. Laburpena. Proiektu osoa
  11. Nagusilan Voluntariado Social de Mayores. Hilo de Plata. Laburpena. Proiektua: 01, 02
  12. Emakumeen Jabekuntzarako Donostiako Emakumeen Etxea Elkartea. La Casa de las Mujeres de Donostia: Cogestión y empoderamiento. Laburpena. Proiektu osoa
  13. Asociación Vizcaína de Ayuda a personas afectadas de parálisis cerebral. azokASPACE. Laburpena. Proiektu osoa. Vídeo
  14. Fundación Social Ignacio Ellacuria. ELKARREKIN BAT EGINEZ. Laburpena. Proiektu osoa
  15. Zerbikas Fundazioa. Hiri Lagunkoiak Pertsona Guztientzat: ApS ciudadano en accesibilidad urbana con OpenStreetMap. Laburpena. Proiektu osoa
  16. Bilbao Data Lab. Abriendo datos. Comunidad sobre el mundo de los datos. Laburpena. Proiektu osoa
  17. Asociación Sartu Alava. Sareagune: por un uso social y comunitario de la tecnología. Laburpena. Proiektu osoa
  18. Ikaslan Araba. Servicio público de mediación de aprendizaje permanente. Laburpena. Proiektu osoa

Anima zaitez eta parte hartu!

HEMEN BOZKATU