Lehendakaritza

Bizitzan zehar egin beharreko ikaskuntzarako Eskualde eta Toki mailako Agintarien Elkarte Europarra (EARLALL)

EARLALL irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkartea da, 2001ean sortutakoa eskualdeetako gobernuen ekimenez, eta bizitza osoan zeharreko ikasketaren arloan lankidetza sendoak gauzatzea du helburu. Webgunea: http://www.earlall.eu/page.asp?n=home

Euskadiren presidentzian 2014ko maiatzaz geroztik, gaur egun 32 kide ditu bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren arloan lan egiten duten eskualdeko agintarien eta erakundeen artean. Haren helburua elkarrekin lan egitea eta Europa mailako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren arloko eskualdeko eta tokiko erakundeen rola eta ikusgarritasuna indartzea da.

EARLALL hiru helburu nagusi betetzeko sortu zen:

  • Europa mailako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari eragiten dioten politika garrantzitsuetan eragina izatea eta eskualdeek arlo horretan duten zeregina areagotzea.
  • Kideen arteko lankidetza bultzatzea, esperientzien eta jardunbide egokien trukea sustatzeko Europako eskualdeko eta tokiko agintarien artean.
  • Jarduerak eta proiektuak gauzatzea batera, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren arloan.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak du sarearen presidentzia.

Azken aldaketako data: 2015/12/21