Mugarri garrantzitsuak
Bioeskuadeen gunea
2022ko martxoaren 9an, European Forest Institute erakundeak (EFI) Bioeskualdeen Gunea abian jarri zuen, non Euskadik lehendakari lanak hartu baititu bere gain, Karelia Iparraldea (Finlandia) eta Westfalia (Alemania) kideak izanik. EFIk interesa eduki eta Bioekonomiaren eremuan mandatu garbia eta plan bat duten Europako eskualdeei baino ez die proiektua irekitzen.
Eskualdeen lankidetza hau oinarrizko 4 zutabetan oinarrituko da:
- Berrikuntza: Bioekonomiako berrikuntzari laguntzea, martxan jartzeko eta eskalatzeko programa eta ekitaldi espezifikoen bitartez.
- Esperientzien trukea: oinarri biologikoa duten produktuetarako merkatuak sortzen laguntzeko.
- Eskualdeko enpresa azpiegiturak eta ekosistemak: Kasu arrakastatsuen gaineko sentsibilizazioa, eragile garrantzitsuen konexioa, aldaketak erraztea.
- Inbertsioak: Eskualdeak jada existitzen diren elkarte publiko-pribatuekin konektatuta, Enpresa Txiki eta Ertainek, pertsona ekintzaileek, inbertsiogileek eta erantzukizun politikoa dutenek elkarrekin hitz egitea ahalbidetuta.
SUMMIT
Udaberrian, Bioekonomiako Berrikuntzari eta Ekintzailetzari buruzko Nazioarteko lehen SUMMIT egingo da Euskadin. Topaketa horren helburua da bioekonomiaren alorrean Europan dauden nobedade nagusiak erakustea, erreferentziako zentro teknologiko eta unibertsitateen, enpresa liderren, capital ventureen, start upen eta bioekonomiako agente gakoen eskutik.
Azken aldaketako data: