Bilboko Portuko saneamendu lanen proiektua
URA-Uraren Euskal Agentziak, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilboko Portuko saneamendu-sistema berria eraikiko dute. Sistema horren bidez, gaur egun dauden arazketa-instalazio askoren ordez, kolektore-sare bat eraikiko da portuaren eremu osoan, bertoko industria- eta hondakin-urak Galindoko Hondakin Uren Araztegira (HUAra) eramateko, Bizkaiko Ur Partzuergoak kudeatuta. Horrela, itsasora egingo diren isurketa bakarrak euri-urei eta hozte-urei dagozkienak izango dira, kutsatzeko ahalmen txikia baitute.
Faseka jardutea.
Bilboko portuaren hedadura dela eta, Santurtziko eta Zierbenako portu-espazio guztietarako proiektatutako saneamendu-sistema berria hiru fasetan egikarituko da.
- Alde batetik, Santurtziko kaiak eta Morru Nagusia: hondakin-urak biltzeko eta bideratzeko jarduketen I. faseari dagozkion esku-hartzeak eta instalazioak osatzen dituzte. Guztira, 9,1 milioi euroko oinarrizko lizitazio-aurrekontua beharko duten jarduketak dira, BEZa barne; eta Bilboko Portu Agintaritzak eta Uraren Euskal Agentziak erdibana ordainduko dute.
- Bestetik, portua handitzeko kaiak, II. faseari dagozkio: hondakin-urak biltzeko eta deribatzeko esku-hartze eta instalazio gehigarriak. Guztira, 9.3 milioi euroko (BEZa barne) oinarrizko lizitazio-aurrekontua beharko dute. Hauek ere, Bilboko Portu Agintaritzak eta Uraren Euskal Agentziak erdibana ordainduko dute.
- Azkenik, Zierbenako udalerriko portuko industrialdea, Zierbenako portuko biaduktuak bereizten duena, III. faseari dagokiona. Hitzarmen honetan, hiru aldeek konpromisoa hartu dute hirugarren eremu horretako hondakin-urak biltzeko beharrezkoa den eraikuntza-proiektuaren idazketa finantzatzeko. Horretarako, proiektuaren herenak finantzatzeko konpromisoa hartu dute. Lizitaziorako aurreikusitako oinarrizko aurrekontua 250.000 €-koa da, BEZa barne.
Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU
Geolokalizazioa
Azken aldaketako data: