Bilboko Portuan itsasontziak hornitzeko GNL biltegiratze instalazioaren proiektua eta haren gehigarria, Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

Jendaurrean jartzen da erreferentziako itsasontzietarako biltegiratze eta hornidura-instalazioari buruzko informazioa, honako hauen ondorioetarako: Hidrokarburoen Sektoreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen IV. Kapitulua (1998.10.08ko BOE); gas naturaleko instalazioetako garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa-jarduerak eta baimen-prozedurak onartzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua (02.12.31ko BOE); gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Araudi teknikoa eta horren ICG 01 (1-11) jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua (06.09.04ko BOE); eta honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea (2013-12-11ko BOE), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena, konkurrentziakoa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Azken aldaketako data: