Basque Green Film (BGF)
Euskadiko zinema jasangarriaren elkargunea
Basque Green Film (BGF) idazkaritza teknikoa sustatu du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskadin zinema jasangarria bultzatzeko.
Oinarrizko gida
Zine-ekoizleek produkzioan jasangarritasunari lotutako lanak presta ditzaten pentsatu da gida hau.
Euskadin zinema jasangarria ekoizteko oinarrizko gidaren helburu nagusia da enpresa ekoizleei laguntzea beren ikus-entzunezko produkzioetarako jasangarritasun plan bat prestatzen. Dokumentuan daude jasota, urratsez urrats, nola egin plana, nola aplikatu plana produkzioan eta jasangarritasuna lortzeko aplika daitezkeen neurri batzuk.
Oinarrizko gida: ikus-entzunezko produkzioetarako jasangarritasun plana [pdf, 700 kB]
Jasangarritasun plana
Produkzio zinematografikoan jasangarritasuna kudeatzeko tresna nagusia da plan hau. Bertan helburuak ezartzen dira, neurri zehatzak aukeratzen dira eta arduradunak eta epeak zehazten dira. Oinarrizko gidaz gainera, txantiloi bat eta autodiagnotiskoa egiteko tresna erraz bat ematen dira plana prestatu ahal izateko.
Txantiloia [docx, 830 kB]
Autodiagnostikoa egiteko fitxa [pdf, 90 kB]
Green Film ziurtagiria
Gida honen egitura eta kontzeptu nagusiak Green Film ziurtagirian oinarritzen dira, hau da, CineRegio sareak hartutako estandarrean (zinemarako eskualde-funtsen eta Europako Film Commissions direlakoen sarea; haren parte da Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila).
KALKU
Zinema, antzerki eta musikarako karbono-aztarnaren kalkulagailua
KALKU Basque Green Filmek diseinatutako tresna-prototipoa da, CO2-aren emisioak murrizteko eta proiektu iraunkorragoak egiteko aukerak erraz identifikatzeko. Gutxi gorabeherako kalkulua garatzen edo aurreekoizten ari diren proiektuen aurrekontuan oinarritzen da, eta hainbat arlo nagusirekin lotutako karbono-emisioen banakapena eskaintzen du, hala nola bidaiak (hegazkina, trena, autobusa), langileen eta materialen garraioa, ostatua, kontsumoa eta elektrizitate-sorkuntza, elikadura eta eraikuntza-materialak. 2023ko Espainiako datu espezifikoak erabiliz, KALKUk inpaktu-neurketa bat ematen du, kultura-proiektuetan hobekuntza-arloak identifikatzeko eta jasangarritasuna sustatzeko oinarri gisa balio duena.
KALKU: kultura-proiektuetarako karbono-aztarnaren kalkulagailua [xlsx, 370 kB]
Aholkularitza pertsonalizatua
BGFk aholkularitza-zerbitzua emango du Eusko Jaurlaritzaren produkziorako laguntzak eskatzen dituzten film luzeen proiektuetarako.
2022. urteko Eusko Jaurlaritzaren produkziorako laguntzetan, jasangarritasun plana eransten duten ekoizleek puntu 1 izango dute proiektuaren balorazioan. Zeregin horretan laguntzeko, dena den, BGFk diruz lagunduko den ikus-entzunezko proiektuari lotutako aholkularitza pertsonalizatua emango die hala eskatzen dutenei. Baina aholkularitza eman baino lehen eskatuko zaie oinarrizko gida irakurtzeko eta autodiagnostikoa egiteko fitxa betetzeko.
BGFri buruz
Basque Green Film (BGF) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen duen idazkaritza teknikoa da. Zineuskadirekin eta Bilibin Circular aholkularitza-enpresarekin koordinatuta egiten du lan. Haren helburu nagusia da zinema jasangarriaren 2022-2024 plana bultzatzea, sektoreko enpresei bideratutako zerbitzuen bidez.
Euskadiko Zinema Jasangarria Estrategia 2022-2024 [pdf, 2 MB]
BGFren jarduerak eta zerbitzuak garatzeko, ikus-entzunezko sektoreko eragile nagusiekin elkarlanean arituko gara, eta zehatzago, Euskadiko hiru film commission-ekin (Bilbo, Donostia, Gasteiz) eta ikus-entzunezkoen ekoizleen elkarteekin (Apika, EPE-APV, Ibaia, Eiken).
Harremanetan jarri
Basque Green Film
Idazkaritza teknikoa
+34 943 966 631
basquegreenfilm@bilibin.eus