Legeria
Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoari dagokienez, EAEn aplikatzeakoa den araudia
Ondoko atal honetan adierazten da Administrazio Elektronikoaren eremuan Euskal Autonomia Erkidegoari eragiten dion araubidea.
Gai hau etengabe ari da berritzen, hortaz atal honetan berrikuntza horien guztien berri emango da.
1. Araudi orokorra
Estatuto administrazioa
- 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena. 4/1999 Legeak, eta 11/2007 Legeak (gazteleraz soilik), aldatu zuten aurreko lege hori.
- 15/1999 Lege Organikoa (IPDB) , Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa, Abenduaren 13koa.
- 1720/2007 Errege Dekretua (gazteleraz soilik), Abenduaren 21ekoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (gazteleraz soilik), garatzen duen erregelamendua onesten duena.
- 1671/2009 Errege Dekretua (gazteleraz soilik), Azaroaren 6koa, Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bitarteko Elektronikoz Sartzeari buruzkoa, 11/2007 Legea garatzeko
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa
- 10/1982 Legea, Azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.
- 174/2003 Dekretua, Uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzkoa.
- 2/2004 Legea, Otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.
- 308/2005 Dekretua, Urriaren 18koa, Datu Pertsonaleetarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2/2004 Legea garatzen duena.
2. Administrazio Electronikoari buruzko berariazko araudia
Estatuko administrazioa
- 59/2003 Legea (gazteleraz soilik), Abenduaren 19koa, Sinadura Elektronikoari buruzkoa.
- 11/2007 Legea (gazteleraz soilik), Ekainaren 22koa, Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bitarteko Elektronikoz Sartzeari buruzkoa.
Euskal Autonomi Erkidegoko administrazioa
- 108/2004 Dekretua, Ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzkoa.
- 2006ko Urtarrilaren 24ko Ebazpena, Informatika eta Telekomunikazio zuzendariarena, e-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (PLATEA) ezartzen duen dokumentua onesten duena.
- 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.
- AGINDUA, 2008ko apirilaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen zuzenbide publikoko sarreren erregistro eta kobrantza automatikoa Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integralaren bitartez egitea ezartzen da.
- AGINDUA, 2008ko apirilaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan lankidetza-zerbitzua arautzen duena.
- AGINDUA, 2008ko apirilaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren zuzenbide publikoko sarrerak Ordainketa Pasabidearen bidez ordaintzea arautzen duena.
- 217/2008 Dekretua, abenduaren 23koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzkoa.
- Agindua, 2010eko otsailaren 26koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez onartzen baita informazio-segurtasuna mantentzeko Segurtasun Eskuliburua.
- 21/2012 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa
- AGINDUA, 2012ko ekainaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika onartzekoa.
- 159/2012 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko aplikazio informatikoak irekitzea eta berrerabiltzea arautzen duena.
- AGINDUA, 2012ko irailaren 25ekoa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren aplikazio informatikoak ireki eta berrerabiltzeko polítika onartzen duena.
- Aplikazio informatikoak irekitzeko eta berrerabiltzeko politika (pdf, 2.9Mb)
- Openness and Reuse of Computer Applications Policy (pdf 3Mb)
- AGINDUA, 2012ko abenduaren 14koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko ordezkarien erregistro elektronikoa araupetzen da, eta gaitutako funtzionarioen erregistroa sortu eta araupetzen da.
Azken eguneratzea:
2017/10/25