Lehendakaritza

Berrikuntza Funtsetik Lagundutako Ekimenak

Berrikuntza Funtsa (5414 programa) Lehendakaritzak kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako sailek I+G+b babesteko bideratzen dituzten partiden tresna osagarria da. Haren helburu nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema dinamizatzea da, ZTBP 2030 eta RIS3 Euskadi estrategiaren hedapena sustatuz.

Jaurlaritzako sailak dira 2030erako ZTBPren espezializazio-eremuak bultzatzeko arduradun nagusiak. Horregatik, Berrikuntza Funtsaren zati handi bat sailek berek kudeatzen dute, I+G+b babesteko programak indartzeko eta 2030erako ZTBPren erronka eta helburu komunetara bideratzeko.

Lehendakaritzak kudeatzen dituen Berrikuntza Funtsaren partidek ZTBP 2030 eta RIS3 Euskadi estrategia garatzeko funtsezkotzat jotzen diren jarduerak, ekimenak eta proiektuak hedatzen laguntzen dute. Jarduera horiek urtero hautatzen dira, sailek aurkeztutako proposamenetan eta 2030eko ZTBPren helburu orokorrekin bat datozen eta egiten duten ekarpenean oinarrituta.

Ekimen Estrategikoak

Nazioartekotzea

Azpiegitura Zientifiko-Teknologiko bereziak

Azken aldaketako data: