Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, salbu dekretu honetan beste organo bati esleitzen bazaizkie:
    1. Batetik, sailaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea, eta haren segimendua eta aldaketak egitea, eta, bestetik, sailari atxikitako sektore publikoko erakundeen aurrekontu-proiektuak koordinatzea, eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratzea.
    2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea, aurrekontu-betearazpenaren faseak izapidetzea. Zerbitzuen zuzendariak sailaren 1.000.000 eurora arteko gastuak baimenduko ditu.
    3. Sailaren eskumeneko gaiei lotutako aurrekontuetan ondorio ekonomikoak dituzten xedapenen proiektuak izapidetzea, eta Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaizkion gai ekonomikoak eta aurrekontuarekin zerikusia duten gaiak prestatzea.
    4. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-planak lantzea, Justizia Administrazioko langileena salbu, eta hargatik eragotzi gabe Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkien eskumenak, eta sailari atxikitako giza baliabideak planifikatzea eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak eta indarreko gainerako araudiak Zerbitzuen zuzendariari esleitzen dizkion eskumenak baliatuz.
    5. Sailak langile-beharrizanei buruz egiten dituen aurreikuspenak ebaluatzea, eta proposamenak egitea plantilla eratzeko eta lanpostu-zerrendak egiteko, Justizia Administrazioko langileei buruzkoak salbu.
    6. Berdintasun Unitatearen jarduerak gidatzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko erakundeekin eta sailari atxikitako organoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.
    7. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak gidatzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari edo Justizia Administrazioko Zuzendaritzari haien esparru propioan dagozkien eskudantziak.
    8. Sailaren lege-aholkularitza eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.
    9. Gobernu Kontseilura eta Batzordeetara eraman beharreko sailaren gaiak helaraztea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.
    10. Proposamenak lantzea saileko zerbitzuen eta lan-sistemen eta -metodoen barne-antolakuntzari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruz, saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan eskumena duten beste organoekin lankidetzan. Hori guztia, Justizia Sailburuordetzako organoek beren esparru erreserbatuetan dituzten berezko eskudantziak alde batera utzi gabe.
    11. Eusko Jaurlaritzak kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, Administrazio elektronikoaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.
    12. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
    13. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, bai eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratzea eta kontserbatzea ere.
    14. Herritarrei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak), eta Zuzenean-Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuarekiko harremanak ezartzea.
    15. Herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan egiten dituzten iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren koordinazioa eta jarraipena egitea, sailaren jardun-esparruetan.
    16. Honako hauen koordinazioa eta jarraipena egitea: informazioa aktiboki argitaratzearena, informazio publikoaren sarbide-eskubideari buruzko eskabideen erantzunena, eta sailaren datu publikoen irekitzearena gardentasun politikarekin bat etorrita.
    17. Sailak herritarrekiko interakzioaren zerbitzura jarritako kanal elektronikoen erabileraren koordinazioa eta jarraipena, eta plangintzarako, araugintzarako eta politiken eta zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluaziorako kanal presentzialak edo birtualak irekitzea suspertzea.
    18. Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak lantzen. Zerbitzu Zuzendaritzak, halaber, sailaren estatistika-organo bereziari esleitutako eskumenak eta ahalmenak baliatuko ditu, eta, saileko estatistikekin lotutako gaietan, laguntza teknikoa emango dio saileko organo orori. Sailaren estatistika-organo berezia Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo da.
    19. Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.
    20. Ebazpen-proposamenak egitea, saileko organo interesdunek –euren ebazpenen aurkako errekurtsoak direla-eta– izapidetzen dituzten espedienteak eta ematen dituzten txostenak ikusi ondoren.
    21. Sailean sortzen diren gaien gaineko azterketak eta txostenak egitea (bereziki, ekonomia-gaien ingurukoak), eta sailaren jarduera ekonomikorako ildoak planifikatzea eta programatzea, beste sail edo administrazio batzuek lantzen dituzten eta ondorio ekonomikoak dituzten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta euren jardun-arloetan eragiten badute, eta, betiere, beste zuzendaritza batzuei esleitu ez bazaizkie.
    22. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako beste sail batzuei esleitutako eskumenak.
    23. Sailaren eskumeneko gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko, indarreko arauak betez. Horren haritik, saileko organoen eta Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eskumeneko organoaren bitartez.
    24. Ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta instruitzea.
    25. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatzea eta dinamizatzea, baita euskara sustatzea ere politika publikoetan eta sailak kudeatzen dituen bestelako esparruetan.
  2. Zerbitzuen zuzendaria izango da honako hauetarako eskumena duen organoa:
    1. Kontratazio-espedienteak eta baliabide propioei eta zerbitzu teknikoei egindako enkarguak izapidetzea.
    2. Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua –sektore publikoko kontratazioa arautzeko araudian ezarritakoaren arabera– 1.000.000 eurora artekoa denean.

Halaber, eta baldintza beretan, eskumena izango du negozio juridikoak sinatzeko, zeinaren arabera, sektore publikoko kontratazioaren araudian xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio pertsonifikatua den entitate bat arduratuko baita prestazio jakin bat egiteaz.

6. artikulua.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har:

  1. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  2. Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
  4. Beren zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak izapidetzea.
  5. Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
  6. Dagokien eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, beren zuzendaritzarekin zerikusia duten azterlan orokorrak diseinatzen eta lantzen.
  7. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatzea eta ebaluatzea, beren Zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
    Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokien arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntza-deialdietan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatzea eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
  9. Indarreko ordenamendu juridikoak esanbidez esleitzen dizkienak edo ohikotzat hartzen direnak, oro har Jaurlaritzako zuzendariei esleitzeagatik.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Karmele Arias Martinez
(2020/10/17 - 2024/06/24) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK