4. Behin betiko ebazpena, unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako 2023-2024 ikasturterako deialdiari buruzkoa.

Sustatzailea/Arduraduna

Erakundea:
Eusko Jaurlaritza
Saila/Erakunde Autonomoa:
Hezkuntza
Administrazio-Organoa:
Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Gaia / Azpigaia

Gaia:
Hezkuntza
Azpigaia:
Araubide orokorreko irakaskuntza (Haur hezkuntza, derrigorrezkoa, batxillergoa, LH, Unibertsitatea...)

Dokumentuak

Dokumentazioa kontsultatzeko lekua(k)

Organo sustatzailearen bulegoetan: Hezkuntza / Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. Bere posta-helbidea Komunikazioaren Gidaliburuan bilatu dezakezu.

Dokumentazio-aurkezpena

Formularioa(k)
Kanal elektroniko bidez

Errekurtsoa aurkezteko jarraitu beharreko urratsak

Unibertsitateaz kanpoko beken aplikaziora ziurtagiri digitalarekin sartzea, hemen:, https://www1.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44LoginG.do?idioma=eu
1. "Aribideko espedienteak" ataletik eskabidea hautatu eta "Espedientea ikusi" sakatu.
2. "Behin betiko ebazpena" hautatu eta "Errekurtsoak" sakatu.
3. "Berria" sakatu baliabide bat sortzeko. Gora jotzeko errekurtsoaren inprimakiaren lehen atala bete eta gorde.
4. "Erantsitako dokumentuak" sakatu eta aurkeztu beharreko dokumentuak erantsi, ziurtagiri elektroniko batekin identifikatu bada eta telematikoki aurkezteko asmoa badu.
5. Hautatu "Aurkeztu errekurtsoa administrazioari". Paperezko formatuan izapidetzea aukeratu beharko da aurrez aurre aurkezteko edo formatu elektronikoan telematikoki aurkezteko (ziurtagiri elektroniko batekin identifikatu bada bakarrik).
• Paperezko formatua aukeratzen baduzu: sakatu "Errekurtso-inprimakia amaitu". "Inprimatu inprimakia lortzeko eta inprimatzeko" sakatu. Sinatutako inprimakia paperean aurkeztea, dokumentazioarekin batera.
• Formatu elektronikoa aukeratzen baduzu: sakatu Amaitu eta Sinatu. Sinatzeko pin bat beharko da. Aplikazioa sinatu ondoren, errekurtsoa aurkeztu izanaren erregistro elektronikoaren egiaztagiria agertuko da.

Aurrez aurrekoa
Lekuak

Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua