Lan-erregimena. Bateragarritasunak. Ohiko galderak
* Bigarren jarduera bat bateragarri egiteko, Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzak berariazko ebazpena eman beharko du.
- Funtsezko araua 53/1984 Legea da, abenduaren 26koa , Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa (BOE, 1985-01-04)
- Lege hori apirilaren 30eko 598/1985 Errege Dekretuaren bidez garatzen da (BOE, 1985-05-04)
- Halaber, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legea aplikatuko da (BOPV, 2022-12-26)
- Kasu jakinaren arabera kontuan hartu beharreko beste arau-xedapen batzuk hauek dira:
- Arte-jardueren kasuan (Toki Administrazioaren titulartasun publikoko zentroetan, Musikenen eta beste batzuetan, betiere titulartasun publikokoak badira): 80/2018 Dekretua, maiatzaren 22koa (EHAA, 2018-05-25)
- Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasleen kasuan, arautu gabeko Lanbide Heziketa emateko: 348/1994 Dekretua, irailaren 6koa (EHAA, 1994-09-23)
- Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren zirkularra , funtzionarioen bateraezintasun-araubideari buruzkoa
Irakasleen (eta funtzionario publikoen) bateraezintasun-sistemaren jatorrizko arrazoia Konstituzioaren 103.3 artikulua da. Bateraezintasunaren bidez, administrazioek beren langileen inpartzialtasuna, objektibotasuna eta eraginkortasuna ziurtatzen dute, eta, gainera, baliabide publikoen erabilera eraginkorra bermatzen dute.
Legeak interes publikoko arrazoiengatik jasotzen dituen egoerak soilik baztertu ahal izango dira enplegatu publiko bakoitzak bere lanposturako dedikazio esklusiboaren irizpidetik.
Legeak berak berariaz jasotzen dituen egoeretan bakarrik bateratu ahal izango dira jarduera publikoa eta bigarren jarduera.
Ildo horretan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 122. artikuluak, 2. atalean, honako hau adierazten du:
"Berariazko osagarria: kontrako arau edo itunik ezean, bakarra izango da esleitua duen lanpostu bakoitzerako. Osagarri horrek hauek ordaintzen ditu: lanpostu bakoitzaren berariazko baldintzak, aintzat hartuta zailtasun tekniko berezia, erantzukizuna, dedikazioa, nekagarritasuna edo arriskua, bai eta lanpostuaren beste edozein baldintza ere. Bateraezintasunaren faktoreagatiko zenbateko espezifiko bat ezarri ahalko da baldin eta lanpostu jakin batzuetan jarduteak zerbitzu publikoarekiko erabateko dedikazioa eskatzen."
Irakasleen kasuan, berariazko osagarri hori jasotzen da, lanpostuaren beste baldintza berezi batzuen artean, beren jarduera publikoan eskatzen zaion dedikazioa ordaintzeko.
Era berean, lege horren 171. artikuluak honako hau ezartzen du:
“1.– Enplegatu publikoek zorrotz bete behar dute indarrean dauden legeetan jarritako bateraezintasun-araubidea, eta euskal administrazio publikoek hori bete dadin eskatu behar dute.
2.– Sektore publikoan edo pribatuan edozein jarduera betetzeko, berariazko ebaluazioa egin beharko da aurrez eta, hala badagokio, bateragarritasun-baimena beharko da, zeina bakar-bakarrik emango baita indarrean den legedian aurreikusitako egoeretan eta erregelamenduz erabakitzen den prozedurari jarraikiz.”
- Unibertsitate publikoak eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu duten unibertsitate pribatuak.
- Lanaldi partzialetik gorako dedikaziorik ez duen kontratu-harremana izan behar da, hala nola irakasle elkartuen kasuan.
- Lanaldia ezingo da astean 30 ordutik gorakoa izan (598/1985 Errege Dekretuaren 14. artikulua).
- Ikerketa eta aholkularitza zientifikoa.
- Arte-jardueren kasuan (Toki Administrazioaren titulartasun publikoko zentroetan, Musikene eta beste batzuk, betiere titulartasun publikokoak badira, maiatzaren 22ko 80/2018 Dekretuan araututakoaren arabera).
- Bigarren jardueraren lanaldia, asteko zenbaketan, ezin izango da hamabost ordutik gorakoa izan, ikasturte bakoitzeko 175 ordu gehienez ere (80/2018 Dekretuaren 2. artikulua).
- Bigarren lanpostua edo jarduera, nolanahi ere, lan-erregimenean, lanaldi partzialean eta iraupen jakinarekin egingo da.
- EAEko legebiltzarretan hautapenezko karguak betetzea, salbu eta funtzio publikoa betetzeagatik aldizkako ordainsariak jasotzen badituzte edo kargu horiek direla-eta bateraezintasuna ezartzen bada, dagozkion dietak, kalte-ordainak edo bertaratzeak bazter utzi gabe.
- Toki-korporazioetan hautapenezko karguak betetzea, salbu eta ordaindutako karguak betetzen badituzte, arduraldi esklusiboan; lanaldi partzialeko dedikazioari, dietei, kalte-ordainei edo dagozkien bertaratzeei kalterik egin gabe.
- Arautu gabeko Lanbide Heziketa emateko Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasle funtzionarioak (348/1994 Dekretua, irailaren 6koa).
- Bigarren jardueraren baldintzak (3. artikulua):
- Urtean ez dira 250 ordutik gora emango.
- Ez Arautu gabeko Lanbide Heziketaren eraketak ez eta horren garapenak ere, ez dute kalterik izan beharko.
- Berariazko Lanbide Heziketan duten lanari legozkiokeen lanaldia eta ordutegia ezingo dituzte aldatu irakasleek. Nahitatez bete beharko dituzte euren ohizko lanari dagozkion baldintzak.
- Lan-erregimenpean ihardungo dute, ez egun osoan eta epealdi jakin bat.
- Bigarren jardueraren baldintzak (3. artikulua):
Ordainsariei dagokienez (53/1984 Legearen 7. artikulua), bi lanpostu edo jarduerengatik jasotako guztizko zenbatekoak ezin du gainditu printzipalari dagokiona, dedikazio arrunteko erregimenean kalkulatua, honako gehikuntza honekin:
- % 30, A taldeko funtzionarioentzat edo maila baliokideko langileentzat.
- % 35, B taldeko funtzionarioentzat edo maila baliokideko langileentzat.
- % 40, C taldeko funtzionarioentzat edo maila baliokideko langileentzat.
- % 45, D taldeko funtzionarioentzat edo langile baliokideentzat.
- % 50, E taldeko funtzionarioentzat edo langile baliokideentzat.
53/1984 Legearen 16. artikuluaren laugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, jarduera pribatuetan aritzeko bateragarritasuna baimendu ahal izango zaie berariazko osagarriak edo pareko kontzeptuak (adibidez, Kapitalizazio berariazko osagarria) jasotzen dituzten langileei, horien zenbatekoak oinarrizko ordainsariaren % 30 gainditzen ez badu, antzinatasunean jatorria duten kontzeptuak alde batera utzita.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioarentzat lan egiten duten unibertsitatez kanpoko irakasleen kasuan, nominaren egituran honako kontzeptu hauek daude (besteak beste):
Soldata ("Sueldo”)
Berariazko osagarria (“Complemento específico”)
Kapitalizazio berariazko osagarria (“C.E capitalización”)
- Norberaren edo familiaren ondarea administratzea, 53/1984 Legearen 12. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
- Ikastetxe ofizialetan funtzionarioak edo irakasleak prestatzeko mintegiak zuzentzea edo ikastaroak edo hitzaldiak ematea, baldin eta ez badira iraunkorrak edo ohikoak eta ez badira urtean hirurogeita hamabost ordu baino gehiagokoak, bai eta funtzio publikoan sartzeko prestatzea ere, erregelamendu bidez zehaztutako kasuetan eta moduan.
- Herri-administrazioetan sartzeko hautaprobetarako epaimahaietan parte hartzea.
- Irakasleek ohi ez bezalako azterketa, proba edo ebaluazioetan parte hartzea, arauz ezarritako moduan.
- Funtzionarioen mutualitateetako edo patronatuetako lehendakari, bokal edo zuzendaritza-batzordeetako kide izatea, baldin eta ez bada ordaintzen.
- Ekoizpen eta sorkuntza literarioa, artistikoa, zientifikoa eta teknikoa, bai eta horietatik eratorritako argitalpenak ere, baldin eta enplegu-harreman baten edo zerbitzuak emateko harreman baten ondorioz sortzen ez badira.
- Noizean behin solasaldietan eta edozein gizarte-hedabidetako programetan parte hartzea.
- Noizbehinka kongresu, mintegi, hitzaldi edo ikastaro profesionaletan parte hartzea.
- Bigarren jarduerak ezin ditu bi lanpostuen lanaldia eta ordutegia aldatu, eta bi lanpostuetan zorrotz bete beharko da.
- "Ohikoa ez den dedikazio-orduak" ez dira nahitaezko presentziakoak (bigarren hezkuntzan 23 ordutik gora eta 30 ordura arte geratzen direnak dira). Baina berdin ordaintzen direnez, ordutegi hori ezin da bat etorri bigarren jarduerako ordutegiarekin: bata edo bestea aldatu behar da bateragarritasuna baimendu ahal izateko.
- Ezin da interes-gatazkarik sortu, edo funtzionario publikoei eskatu beharreko inpartzialtasuna eta neutraltasuna konprometitu.
Eskabidea eredu ofizialean egingo da eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzenduko zaio.
- Hezkuntza Sailaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, Tramitagune Hezkuntza .
- Bateragarritasun-eskaera, bigarren jarduera bat hautapenezko kargua betetzeko egiten bada, EIZUren bidez izapidetuko da.
Bateragarri egin nahi den bigarren jarduera hasi aurretik.
- Ikastetxeko ordutegia.
- Bigarren postuaren ordutegia.
- Bigarren postuaren ordainsariak, guztira.
- Alegatutako inguruabarrak egiaztatzea ahalbidetzen duen beste edozein dokumentazio (adibidez, unibertsitateetako jardueraren kasuan, nahitaezko txostena).
- Bigarren jarduera publikoa den kasuetan, nahitaezko txostena (adib.: Unibertsitate publikoak). Txosten horretan harreman juridiko mota, egin beharreko ordutegia eta bigarren postuaren ordainsariak jaso behar dira. Txosten hori 10 egun balioduneko epean eman beharko da, eta txostenaren epearen balizko etenak edo etenaldiak ezingo dira izan 3 hilabetetik gorakoak.
- Kasuaren arabera, dokumentu espezifikoak aurkeztu beharko dira. Adibidez, hautapenezko karguen kasuan, hautapenezko kargua izatearen ziurtagiria, dedikazioa eta ordainsaria.
11/2022 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarrian adierazten den bezala, ondorio ekonomikoak izan ditzaketen interesdunek egindako eskabideak ezetsitzat joko dira, berariazko ebazpena eman eta jakinarazteko aurreikusitako epea igaro ondoren.
Ebazteko eta jakinarazteko epeak honako hauek dira:
- Bateragarri egin beharreko bigarren jarduera pribatua bada, Administrazioak 2 hilabeteko epean emango du bateragarritasunari buruzko ebazpena (53/1984 Legearen 14. artikulua).
- Bateragarri egin beharreko bigarren jarduera publikoa bada, Administrazioak 3 hilabeteko epean jakinarazi beharko du.
Gehieneko iraupena ikasturtea da; ikasturtea amaitutakoan, bateragarri den jarduerak amaitu behar du. Eta aurrera jarraitu nahi izanez gero, beste eskabide bat egin.
Hautapenezko karguen kasuan, bateragarritasunak legegintzaldia iraungo du, baimena emateko hasierako baldintzak aldatu ezean.
Bateraezintasunei buruzko arauak ez betetzea oso hutsegite larria da, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 178 r) artikuluan eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 95.2 n) artikuluan ezarritakoaren arabera.