Balorazio Batzordea 12/2016 Legea
Uztailaren 28ko 12/2016 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateari buruzkoak (2016ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.), 16. artikuluan Balorazio Batzorde bat sortzea aurreikusten du. Batzorde hori arduratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeaz eta, lege honen babespean, biktima-izaera eta, hala badagokio, erreparazioa edo ukatutako neurriak proposatzeaz.
Era berean, uztailaren 28ko 12/2016 Legeak 18.5 artikuluan xedatzen duenez, Balorazio Batzorde honek urteko txosten bat egin beharko du, eta txosten horretan bere lanaren emaitzen, ikerketen, bildutako datuen ezaugarrien, aurkeztutako eskaeren eta gertatutakoaren berri zehatza eta benetakoa izaten lagunduko duen beste edozein daturen berri emango du.
Azken aldaketako data: