Lehendakaritza

Batasunaren Zuzenbidearen arloko arau-hausteen prozedurak

Zer dira arau-hausteen prozedurak?

Europako Batzordeak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 258 eta 260 bitarteko artikuluekin bat etorriz, egiaztatzen du Estatuek betetzen dituztela eratze-tratatuek txertatutako arau-blokearen arabera dagozkien betebeharrak, indar loteslearekin eratorritako zuzenbide-egintzak (erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak), Europar Batasunak bere helburuak betetzeko sinatzen dituen kanpoko eta nazioarteko akordioak, eta, orobat, Zuzenbideko printzipio orokorrak eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiak.

Arau-hasteen prozedurak ofizioz has ditzake Europako Batzordeak –Europar Batasunaren legeriaren balizko arau-hauste bat detektatzen badu–, edo edozein pertsona fisiko edo juridikoren salaketa edo kexa baten ondorioz.

Oro har, arau-hauste baten espedientea hasi aurretik, Batzordeak egituratutako elkarrizketa batera jotzen du –EBren proiektu pilotua–. Elkarrizketa horrek Europar Batasunaren zuzenbidea aplikatzean sortzen diren arazoak konpontzen eta horien berri ematen laguntzen du Batzordearen eta Estatu kideen agintarien artean.

Estatu kideek informazio objektibo edo juridiko gehiago eman dezakete Batasunaren Zuzenbideko arau-hauste posible baten inguruan, hain zuzen, konponbide azkarra bilatzeko Europar Batasunaren legeriarekin bat etorriz eta hala arau-hausteen prozedura formal baten beharrizana saihesteko.

Estatu kide bat ados ez badago batzordearekin edo Europar Batasunaren Zuzenbidearen ustezko arau-haustea zuzentzeko konponbidea aplikatzen ez badu, batzordeak arau-hausteen prozedura formala abiaraz dezake. Prozedura honek tratatuetan aurreikusitako hainbat etapa jasotzen ditu. Horietako bakoitza erabaki formal batean ezarrita dago:

1. Dei egiteko agiria

  • Batzordeak hizpide dugun estatu kidearen gobernuari eskatzen dio gehienez ere bi hilabeteko epean arau-haustearen arazoari buruzko zehaztapenak aurkez ditzala.

2. Irizpen arrazoitua

  • Ez da erantzunik jaso? Erantzunak ez du asebetetzen? Batzordeak azaldu ditu estatu kideak EBren Zuzenbidea hautsi duela pentsatzeko arrazoiak.
  • Estatu kidearen gobernuak gehienez ere bi hilabeteko epea du horri egokitzeko.
  • Ez da erantzunik jaso? Erantzunak ez du asebetetzen? Batzordeak Epaitegiari eskatu dio administrazioarekiko auzietako prozedura abiaraz dezala.

3. Errekurtsoa Justizia Epaitegiari

  • Nahiz eta gutxitan iristen den horren urrun. Azken urteotan, gaien % 85 baino gehiago administrazioarekiko auzietako fase hori baino lehen konpondu ziren.
  • Estatu kide batek zuzentarau bat aplikatzeko neurriak jakinarazten ez baditu, batzordeak, fase honetan, Justizia Epaitegiari eskatu ahal izango dio goranzko zenbateko osoa edo hertsapen isuna ordaintzeko.

4. Epaia, Justizia Auzitegiarena

  • Gutxi gorabehera 2 urte igaro ondoren, Justizia Auzitegiak erabakiko du hizpide dugun estatu kideak EBren Zuzenbidean arau-hausterik egin duen.
  • Estatu kideko gobernuak du legeria edo haren jardunbidea egokitzeko erantzukizuna, baita hasierako eztabaida lehenbailehen konpontzekoa ere.

5. Gaia berriz ere igorriko zaio Justizia Epaitegiari

  • Estatu kideak Batasunaren Zuzenbidea bete gabe jarraitzen du? Batzordeak berriz ere igorriko du deia.
  • Ez da erantzunik jaso? Erantzunak ez du asebetetzen? Batzordeak berriz ere aurkeztu dezake errekurtsoa Justizia Auzitegian, eta goranzko zenbatekoa edo hertsapen-isuna ordaintzea proposa dezake.

DAE, EBren zuzenbidearen betetzea koordinatzeko organoa

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak ezartzen duenez, Europako Gaietarako Zuzendaritzari dagokio Europar Batasuneko Zuzenbidea aplikatzen den gainbegiratzea eta koordinatzea (15. artikuluko e letra), Europako erakundeei egin beharreko jakinarazpen ofizialak kontrolatzea eta bideratzea (15. artikuluko f letra) eta, horrez gain, Jaurlaritzako sailei aholku ematea Batasunaren araudi, politika eta ekintza interesgarrien inguruan (15. artikuluko k letra).

Azken aldaketako data: