Lehendakaritza

Basque Quantum Estrategia (BasQ)

Basque Quantum (BasQ) herrialde-estrategia ekimen estrategikoa da, eta Euskadik Ikerketaren eta Berrikuntzaren alde egiten duen apustuari laguntzen dio, ZTBP Euskadi 2030 delakoari, alegia. Euskadi Europako hegoaldeko ekosistema nagusi gisa kokatzea du helburu, teknologia kuantikoetan ikertzeko, talenturako eta berrikuntzarako. BasQ zeharkako estrategia handinahia da, eta honako hauek biltzen ditu: teknologia kuantikoen hainbat arlotan aurkikuntza zientifikoak aktiboki egiten laguntzea, horien aplikazio praktikoan aurrera egitea eta enpresa-sektoreetan horien erabilera eta ustiapena bizkortzea, negozio-aukera berriak sustatzea eta gizarte-balioa sortzea, eta Euskadi goi-mailako kualifikazioa duten profesionalen erreferentziazko harrobi eta teknologia horietan nazioarteko talentuaren polo bihurtzea.

BasQ lau lan-ardatzak hartzen ditu barnean: ikerketa; prestakuntza eta talentua; berrikuntza eta industria; eta azpiegiturak eta ekipamenduak, mundu osoan ezagutzaren gizartearen abangoardian lehiatzeko. 


BasQ elkarteak Euskadiko teknologia kuantikoetan egiten ari den apustua biltzen eta kontzentratzen du, bai administrazio publikoen aldetik, bai ekimen pribatuaren aldetik. Ildo horretan, lankidetza publiko-pribatua berriz ere garrantzitsua da, eta abantaila kuantikoaren esplorazioa, baita abantaila hori esploratuko eta ustiatuko duten start-upen garapena ere.

 

https://www.basquequantum.eus/eu

Azken aldaketako data: