Lehendakaritza

Basque Global Network

Basque Global Network

Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, Basque Global Network izeneko gizarte-sarea sortu du Interneten, kanpoan den euskal komunitateko kideak, nazioarteko proiekzioa duten euskal herritarrak eta euskal gaiekin kidetasuna duten pertsonak bertan integratzea helburu duena.

Asmoa da euskal gizarte-sare hau adierazitako pertsonen eta euskal erakundeen arteko topagune izatea, eta gai nagusi batekin: Euskadi-Basque Country. Proiektu hau abian jartzea jasota dago Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020-Basque Country Estrategian. Sareko kide guztien arteko harremanak ahalbidetuko dituen erreminta bat da.

Sare honetan bost gai-arlo edo talde egongo dira: instituzionala, enpresariala, kulturala, hezkuntzakoa eta garapenerako lankidetzarakoa.  Arlo hauek euskal komunitateak une hauetan nazioarteko esparruan garatzen dituen lan-ildoei dagozkie. Sare honetan parte hartzeko eskaera egin beharko da identifikazio pertsonalarekin, eta eskaera egiten duena bost arlo hauetako bati lotuko zaio. Plataforma berriaren hizkuntzak izango dira euskara, gaztelania, ingelesa eta fantsesa, nahiz eta ez dagoen beste hizkuntza batzuk erabiltzeko mugarik.

Beste gizarte-sare batzuetan ez bezala, euskal sare global honetako kideek, batetik, harremanetarako sareak edo interes komunen araberako taldeak eratu ahal dituzte eta, bestetik, ekitaldiak, egutegiak edo dokumentuak kudeatu eta partekatu ahal izango dituzte. Horrekin lortu nahi da sare hau erabiltzen duten pertsona guztiak ideia eta ezagutzak eskainiko dituzten eragileak izan ahal izatea eta guztiek elkarrekiko loturak sortzea elkarren onerako eta interes partekatuen sare batean. Bestalde, kide bakoitzak sarean nahi duen pribatutasun-maila erabaki ahal izango du.

Sustapen-bideoak:

www.basqueglobalnetwork.eus

Azken aldaketako data: 2013/05/02