Lehendakaritza

Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea (DOBAUBA)

Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea (DOBAUBA)

Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea (DOBAUBA) azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuaren (Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) bidez sortu zen. Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dago atxikita, eta jakintza-alor arteko kide anitzeko organo gisa funtzionatzen du. Organo horren helburua dokumentazioa ebaluatzeko eta hautatzeko irizpide orokorrak prestatzea eta homogeneizatzea, irizpide horiek onartzeko proposatzea eta behar bezala aplikatzen direla kontrolatzea da. Batzorde horren jardun-eremua Euskadiko Artxibo Sistemaren barnean dauden artxibo-zerbitzuena da.