Zozketa baimentzeko eskaera. Ausazko konbinazio bat egiteko erantzukizunpeko adierazpena

Deskribapena



Zozketen baimenak

Zozketa joko-modalitatean, ondasun edo zerbitzu bat edo batzuk (aldez aurretik zehaztuta daude, eta ez dira eskudirutan) zozketatzen dira hainbat pertsonaren artean. Pertsona horiek, aurretiaz, txartela edo billetea eskuratu dute, zenbateko bakar eta jakinekoa, korrelatiboki zenbakituta edo beste sistemaren baten bidez bata bestetik bereizita. Jaulkitako txartelen guztizkoak, gutxienez, zozketatutako gauza, ondasun edo zerbitzuen balioa estali behar du.
 
Gizarte-ohiturak direla-eta tradizioz, familian edo lagunartean egiten diren zozketak eremu honetatik kanpo geratzen dira, betiere horrelakoak gehienez urtean behin egiten badira, eta jokalariek edo antolatzaileek horiekin irabazteko ustiapenik egiten ez badute. Ez da egongo irabazteko ustiapenik, baldin eta jokaldi bakoitzeko apustuen guztizko baturak ez badu gainditzen hileko lanbide arteko gutxieneko soldata, edota hogeita lau orduko aldian jokalari bati onartu zaizkion apustuen guztizkoak ez badu gainditzen hileko lanbide arteko gutxieneko soldata.
 

Zozketak egiteko baimenaren eskaera Jokoa Arautzeko Agintaritzaren aurrean aurkeztu behar da, txartelak edo partaidetzak saltzen edo banatzen hasi baino hilabete lehenago, gutxienez.


Ausazko konbinazio bat egiteko erantzukizunpeko adierazpena

Zozketa-mota hauek dira: edozein baliabide eta euskarri erabil daiteke, baita telematikoa eta elektronika ere; produktu edo zerbitzu baten publizitatea edo sustapena egiteko da, ez beste ezertarako; dena delako ondasun edo zerbitzu hori kontsumituz ordaintzen da; saria izan daiteke dirutan, espezietan edo zerbitzutan; jendeak doan parte hartzen du, eta ez dago gainpreziorik edo inolako prezio gehigarririk, erabiltzen den prozedura edo sistema edozein dela ere.

Nori dago zuzenduta


Zozketa bat antolatzeko asmoa daukan edozein pertsona fisiko edota juridikorentzat.

Ausazko konbinazio bat antolatzeko asmoa daukan edozein pertsona fisiko edota juridikorentzat.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Berariazko kontsultak

Joko eta ikuskizunei buruzko edozein kontsulta egin nahi izanez gero, mezua bidal dezakezue edo jokoetaikuskizunak@euskadi.eus helbidera jo edo zuzendaritzako bulegoetara jo beste bide batzuetatik:

Zerbitzu Orokorrak

Helbidea:C/ Donostia - San Sebastián, 1. Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 018879 / Faxa 945 018748

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 017020 / Faxa 945017021

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao 
Tf. 94 6075520 / Faxa 94 6075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tf. 943 467125 / Faxa 943474532

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Zozketen baimenak : 1017601
  • Ausazko konbinazio bat egiteko erantzukizunpeko adierazpena: 1017602

Zozketa baimentzeko eskaera


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete 1

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Ausazko konbinazio bat egiteko erantzukizunpeko adierazpena


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Komunikazioa kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, inprimakia betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Inprimakia ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Inprimakia bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean,
  3. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  • Aukera hau erabiliz, zure komunikazioa Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak komunikazioen datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko komunikazioa goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ausazko konbinazioak egiteko erantzukizunpeko adierazpena izapidetzean, ez dago errekurtsoak aurkezterik.

Beste tramite batzuk