Zezen-ikuskizun orokorrak baimentzea
- Erakundea:
- Segurtasuna
Deskribapena
Behi-abelburu suharrek parte hartzen duten ikuskizunak zezen-ikuskizun orokorrak dira. Horietan abelburuak zezen-plazetan toreatzen dira eta ikuskizunean bertan abelburua hil egiten dute, araudi honetan ezarritakoarekin bat.
Eskaera ospakizuna baino gutxienez 10 egun lehenago egin behar da.
Zezen-ikuskizun orokorren motak
Zezen-ikuskizun orokorrak honakoak dira:
- Zezenketak: lau eta sei urte arteko zezenak toreatzeko ikuskizunak.
- Nobiladak zezen-pikatzaileekin: hiru eta lau urte arteko zezenkoak toreatzeko ikuskizunak.
- Nobiladak pikatzailerik gabe: bi eta hiru urte arteko zezenkoak toreatzeko ikuskizunak, pikaldirik gabekoak.
- Burtziketa: zezenak edo zezenkoak burtziekin eta zaldiz toreatzen dituzten ikuskizunak.
- Zekorketak: profesionalek, zaleek edo zezenketa-eskoletako ikasleek bi urte baino gutxiagoko eta urtebete baino gehiagoko arrak toreatzen diren ikuskizunak.
- Jaialdi mistoak: aurreko motak zatika barneratzen dituen nahasketa, mota bakoitzaren arau bereziak betetzen direla.
- Jaialdiak: abere puntamotzak toreatzen diren ikuskizunak. Gainontzekoan, adin horretako abereen toreoa beste zezenketa-ikuskizunetan erregulatzen duten araudiek erregulatuko dituzte jaialdiak. Era berean, jaialdiak nahasketak izan daitezke, aurreko atalean idatzitakoarekin bat etorrita.
Nori dago zuzenduta
Enpresa antolatzailetzat joko dira zezen-ikuskizunak antolatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoak, baldin eta hortik datozen erantzukizunak, jendearekiko edo administrazioarekiko berenganatzen badituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoan zezen-ikuskizunak antolatzeko nahitaezkoa izango da aipatu dugun eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko den erregistroan izena ematea.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 018879
Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus
Arabako Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 017020 / Faxa 945017021
Bizkaiko Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao
Tf. 94 6075520 / Faxa 94 6075521
Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua
Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tf. 943 467125 / Faxa 943474532
Kodea(k)
- Zezen-ikuskizun orokorrak baimentzea: 0021201
Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ikuskizuna hasi baino 72 ordu lehenagora arte.
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.