6 BH baimenen aldatzea BS 1en truke edo BS baimen baten aldatzea 3 BH-ren truke

Deskribapena


Ostalaritzako instalazio eta lokaletan, dantza-aretoetan, dantzalekuetan, diskoteketan eta hoteletako espazio publikoetan instala daitezkeen ustiapen-baimenak aldatu ahal izango dira joko-aretoetan instala daitezkeen ustiapen-baimenen truke, proportzio honetan: 6ren truke, 1.

Joko-aretoetan instala daitezkeen ustiapen-baimenak aldatu ahal izango dira ostalaritzako instalazio eta lokaletan, dantza-aretoetan, dantzalekuetan, diskoteketan eta hoteletako espazio publikoetan instala daitezkeen ustiapen-baimenen truke, proportzio honetan;
1en truke, 3.

Trukea baimendu ostean, enpresa interesdunak trukatu beharreko baimenak entregatuko ditu, eta horren bidez lortutako baimenak emango zaizkio.

Ustiatzeko baimen berriak gehienez ere bi hilabeteko epean instalatu beharko dira, baimen horiek eskatzaileari ematen zaizkion egunetik zenbatzen hasita. Hala ere, instalazioa joko-areto ireki berri batean egiten bada, epea urtebetekoa izango da. Epe horiek igaro eta
instalaziorik ez badago, eskatzaileek eskubidea galduko dute, lortutako baimenak kendu egingo zaizkie eta trukerako hasieran emandako baimenak itzuliko zaizkie.

Truke-prozedura honen bidez lortutako baimenak ezin izango dira ez eskualdatu ez trukatu, harik eta, xedapen honetan xedatutakoaren arabera, baimena eman zenetik gutxienez bost urte igaro arte.

Nori dago zuzenduta


Joko operadoreak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879 / Fax 945 018748

Email: jokoetaikuskizunak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Ustiatzeko baimenen trukatzea 6X1 eta 1X3: 0015819

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk