Urak hartzeko emakidak

Deskribapena

Ura desbideratu nahi duen edo lurpeko ura argiztatu nahi duen pertsona edo erakunde orok emakida edo baimena lortu beharko du aldez aurretik. Ur-bilketa bat egitea eska dezaketen obrak emakidarik edo baimenik gabe gauzatuz gero, zehapena ezarri ahalko da.

Eskatzaileak ur-aprobetxamendu guztietan desbideratutako uren bolumena kontrolatzeko sistema bat jarri beharko du Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburuaren 2017ko apirilaren 24ko aginduari jarraiki eta, edozein kasutan ere, 2022ko eta hurrengo urteetarako uraren kanonarekin erlazionatutako betebehar guztiak bete beharko ditu.

urak hartzeko emakida

Emakida lortzeko prozedura jarduera eskaeraren bitartez hasiko da honako biak kontuan hartuz: Administrazio Prozedura Erkidearen legean eskatzen diren datuak, eta eskainitako inprimakia betez kasuan kasu dagozkion agiriekin.

Eskaera betetzen hasi baino lehen irakurri argibide orokorrak ematen dituen informazio-orria (PDF, 1 MB) bereziki 5.2 puntua hornidurarako erabiltzeko aurkeztu beharreko agiriei buruz.

Jabari publikoa zehazten duen eskema

Aprobetxamenduko titulartasun aldaketa

Isurketa eragiten duten instalazioen titulartasunean aldaketaren bat egongo balitz, titulartasunaren jabetza hartzen duen pertsonak baimenaren titulartasun aldaketa eskatu beharko URAn instantzia eta aldaketa hori egiaztatzen duten agiri guztiak aurkeztuz.

Titulartasun aldaketa mortis causa oinordetzaren ondorio denean, aldaketa egin eta hurrengo urtean aurkeztu beharko da eskaera; gainerako kasuetan, berriz, hiru hilabeteko epea egongo da eskaera aurkezteko, aldaketa egiten denetik kontatzen hasita.

Aprobetxamendu-emakida bateko ura dagokion titulartasun-eskualdaketaren ebazpena izapidetu gabe erabiltzeak zehapena ekar dezake.

Izapidearekin hasi baino lehen komenigarria da informazio-orria (PDF, 472 KB) irakurtzea

Emakidaren datuen aldaketa

Ur kontinentalen aprobetxamendurako emakida baten ezaugarriak aldatu nahi dituen pertsona edo erakundea. Honakoak lirateke funtsezko ezaugarriak: desbideratu beharreko emariari dagokion gehienezko emari etengabea, ur ibilia eta hartunea, desbideratze horren xedea, ureztatu beharreko azalera (ureztatzeko erabiliko bada) eta uberkak hartzen duen tartea (aprobetxamendu hidroelektrikorako bada).

Erabilera pribatiborako bada eta emaria aldatzeak emakidaren emariak 7.000 metro kubiko gainditzea badakar, ur-aprobetxamendurako emakida berri bat izapidetu beharko da.

Tituludunaren nortasun aldaketa Titulartasuna eskualdatzeko eskaera inprimakiaren bidez izapidetuko da.

Emakida baten ezaugarriak baimenik gabe aldatzen badira, zehapena ezarriko da.

Informazio gehiago informazio-orrian  (PDF, 1 MB)

Emakidaren iraungitzea

Emakida amaitzen denean baimenaren titulartasunaren jabe den pertsona fisiko edo juridikoak Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko dio ur-hartzea amaitutzat ematen den ebazpena egin ahal izateko. Arro erakundeak beharrezko ikusten dituen ikusketa eta egiaztapenak egin ahal izango ditu ur-hartzea benetan amaitu dela baieztatzeko.

Nori dago zuzenduta

Pertsona fisiko eta juridikoak

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Konfederazio Hidrografikoak

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Ebazten duen erakundea

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • urak hartzeko emakida : 1021501
  • Aprobetxamenduko titulartasun aldaketa: 1021503
  • Emakidaren datuen aldaketa: 1021504
  • Emakidaren iraungitzea: 1021506

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide  lektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ur-erabilerarako hitzarmena
  • Erabiltzaile talde batek uraren eta jabari publikoko beste edozein ondasun toma edo emakida berdinetik hartzen dutenean Erabiltzaile Komunitate bat sortu beharko dute.

    Emakida mota edo haren egoera edota ezaugarriek horrela eskatzen badute, edo partehartzaile taldea txikia bada, Komunitate erregimen hori moldatu ahal izango da, arro erakundeek onartu beharko duten berariazko hitzarmenei jarraiki. Beharrezkoa izango da hau egitea partehartzaile zenbakia hogeitik beherakoa denean. Beste edozein egoera arro erakundearen aurrean arrazoitu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

EBAZPENAREN ONDORIOAK

Ebazpenak amaituko du abiarazitako administrazio-prozedura.

Eskualdaketaren ebazpena da ur-aprobetxamenduaren tituluduna hura erabiltzeko legitimatzen duen agiria. Haren bidez, aurreko tituludunak zituen eskubideak eta betebeharrak eskualdatzen zaizkio tituludun berriari.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari. HILABETEKO epea egongo da horretarako, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

EBAZTEKO EPEAK

Uraren Euskal Agentziak hemezortzi hilabeteko epea izango du gehienez, ur-jabari publikoaren emakidaren prozedura ebazteko. Epe hori igarotakoan, eskaera gaitzetsi dela ulertuko da.

Uraren Euskal Agentziak berariazko ebazpenik ematen ez badu, ez du inondik inora ere esan nahiko emakida lortu denik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide  elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ezaugarri eta erabilerari buruzko zinpeko deklarazioa
  • Emakidaren helburua edozein dela, kasu guztietan aurkeztu beharko da:

    a) Agiri publikoa edo fede-emailea, emakidaren segidako traktua edo berriro ekingo zaiola ziurtatzen duena

    b)  Momentu horretan Uren Erregistroan ageri diren aprobetxamenduaren ezaugarriak bat datozen edo ez adierazten duen zinpeko aitorpena bete beharko da, eta aprobetxamendua ustiapenerako moduan dagoen edo ez adierazi.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Trakturik gabeko zinpeko aitorpena
  • Emakidaren segidako traktua eman edo berriro hasi dela egiaztatzen duen dokumentu publikoa edo fede-emailea aurkezterik egon ezean, emakidarako eskubidearen segidako traktua aurkeztea ezinezkoa dela esaten duen zinpeko deklarazioa aurkeztuko da, eta horrekin batera, urez baliatuko den ondasun higiezinaren jabetza-titulua edo -tituluak edo egiazko eskubidea.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

EBAZPENAREN ONDORIOAK

Ebazpenak amaituko du abiarazitako administrazio-prozedura.

Eskualdaketaren ebazpena da ur-aprobetxamenduaren tituluduna hura erabiltzeko legitimatzen duen agiria. Haren bidez, aurreko tituludunak zituen eskubideak eta betebeharrak eskualdatzen zaizkio tituludun berriari.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari. HILABETEKO epea egongo da horretarako, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

EBAZTEKO EPEAK

Uraren Euskal Agentziak hemezortzi hilabeteko epea izango du gehienez, ur-jabari publikoaren emakidaren prozedura ebazteko. Epe hori igarotakoan, eskaera gaitzetsi dela ulertuko da.

Uraren Euskal Agentziak berariazko ebazpenik ematen ez badu, ez du inondik inora ere esan nahiko emakida lortu denik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide  lektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

EBAZPENAREN ONDORIOAK

Ebazpenak amaituko du abiarazitako administrazio-prozedura.

Emakidaren ezaugarri berriak eta aprobetxamenduaren izen-ematea biltzen dituen ebazpena da tituluduna aprobetxamendua erabiltzeko legitimatzen duen agiria, beste erakunde edo administrazio batzuek eska dezaketen beste edozein baimen gorabehera. Bertan tituluduna ageri da, bete beharreko baldintzak ezartzen dira eta emakidaren ezaugarriak biltzen dira.

Aprobetxamendurako erabiltzeko eskubidea bertan behera geratu ahalko da, edo balioa galdu ahalko du, baldintzak betetzen ez badira edo eskubide hori baliogabetzera behartzen duten inguruabarrak badaude.

Administrazioaren isiltasunak ez du inondik inora ere esan nahiko aprobetxamenduaren ezaugarri berriak aldatzeko eta inskribatzeko baimena eman duenik.

Eskabidea

Beste tramite batzuk