Prototipo proba

Deskribapena


Salbuespenez, Jokoa Arautzeko Agintaritzak baimena eman ahal izango die Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta dauden fabrikatzaileei edo inportatzaileei, gehienez ere lau hilez makinen eta joko-sistemen prototipoak proba komertzialean jar ditzaten, horiek homologatzeko betebeharrik gabe.

Nori dago zuzenduta


Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Prototipo proba: 0009512

Prototipo probaren eskaera


Fabrikatzaileak eta interkonexio-sistemak ematen dituen enpresa batek, adostasunean, Jokoa Arautzeko Agintaritzari eskatu ahal izango diote, Jokoaren Erregistro Nagusian behin betiko erregistratu behar izanik gabe, interkonexio-sistema modelo jakin baten prototipoen proba egitea, interkonexio-sistemaren fidagarritasun teknikoa aztertzeko.

Prototipoen probak dirauen aldian, gutxienez makinen ehuneko bosteko portzentajearekin instalatu ahal izango da kanpoko interkonexio-sistemaren modeloa, interkonexio-sistemaren behin betiko baimena emateko eskatutako gutxieneko hornidurak aintzat hartuta.

“B” motako makinak edo saria duten jolas-makinak

“B” makinak: prezio baten truke, jokalariari erabiltzeko denbora bat eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria ematen diote. Azpimota hauek daude: BH, BHZ, BHM, BH+, BS, BSC, BSM, BS+, BS+C, BS+M, BG, BGC eta BGM.

«C» motako makinak edo ausazko makinak

“C” motako makinak: prezio baten truke erabiltzaileari erabilera-denbora bat ematen diote eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria, beti ausaren arabera.

«P» motako makinak edo Apustu-makina laguntzaileak

“P” motako makinak: Apustu-makina laguntzaileak dira 120/2016ko Erregelamenduan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztelarik, erabiltzaileari apustuak egiteko aukera eskaintzen diotenak, edo apustu horiek baliozkotu edo erregistratzekoa, kiroletako edo bestelako ekitaldien emaitzak kontuan hartuta, eta berariazko araudian ezartzen denari jarraituz.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk