Osasun publizitaterako baimena

Deskribapena


Osasunean eragina daukaten mezu publizitarioak baimendu. Baimendutako mezu bakoitzari zenbaki bat dagokio. Zenbaki hura Osasun Publizitateko Erroldan erregistratuko da, eta baimendutako edozein publizitate-euskarrian ikusgarri izan beharko da.

Beharrezkoa da aldez aurreko baimena izatea osasun produktu edo zerbitzuen publizitatea egiteko.

Era honetan Osasun Publizitateko Batzordea baimen proposamenen kudeaketaz eta berrikuspen teknikoaz arduratzen da, baita publizitateko kontrolaz eta ikuskaritzaz.

Nori dago zuzenduta


Osasun zein ez osasun zentroek egiten duten edozein osasun publizitatea edonolako komunikabidea erabilita (egunkariak, irratia, TB, aldizkariak, herriko argitalpenak, atez-atekoa, kartelak, interneta, sare sozialak eta abar) 550/1991 Dekretoa, urriko 15ekoa 550/1991 Dekretoa, urriko 15ekoa, osasun publizitatea arautzen duena 2. artikuluan xedatutako jardueraren bat bada. (223 zk. EEAOn, azaroaren 6koa)

Aplikatu beharreko araudia


Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kontaktua:

  • Posta-helbidea: osasun-publizitatea@euskadi.eus

Kodea(k)

Autorización publicidad sanitaria


Publizitate sanitarioa egin nahi duten pertsonek edo entitateek horretarako behar den baimen administratiboa eskatu behar dute aurretik, eta formulario espezifikoa bete.

Formulario horretan, datu hauek jaso behar dituzte:

  • I. Zentroaren datuak: zentro jakin bati buruzko informazioa (zentroaren izena, eskatzailearen izen-abizenak, NAN/ZIF, helbidea, telefonoa, eta abar).
  • II. Aitortzen duten jarduera: jarduera bat hautatu beharko formularioko jarduera-zerrendatik. Aitortu nahi den jarduera ez bada zerrenda horretan agertzen, "Beste batzuk" aukera hautatu eta zehaztu behar da zer jarduera egiten duen dena delako enpresak edo profesionalak.
  • III. Zentroko asistentzia-arduradunaren datuak: zentro sanitarioa bada, arduraduna profesional sanitario bat izango da beti, eta haren datu pertsonalak eta profesionalak jaso beharko dira (izen-abizenak, titulazio akademiko ofiziala, eta, hala badagokio, elkargokide-zenbakia, eta abar); zentro ez bada sanitarioa, zentroko gerenteari buruzko datuak eman behar dira.
  • IV. Zentroan egiten diren jarduerak zehaztuta: bete daiteke zehatz-zehatz (zerbait espezifikoa badago) edo, bestela, esapide hau jarri: “.... berezkoak dituenak…” (jarduera bera egiten duten zentro guztietan egiten badira).
  • V. Mezu publizitarioaren testu osoa: formularioan bertan bete daiteke, edo aparteko dokumentu batean erantsi.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk