Prebentzio-ordezkariak trebatzeko diruz lagundutako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baimena

Deskribapena


Prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematea nahi duten erakundeek baimena eskatu beharko dute, aurretik Osalanek ezarritako baldintzak betez, prestakuntza diruz lagundua izan dadin eta EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkarien prestakuntza, EAEko Osasun Arloko eta Lan Arriskuen Aurreneurrien Arloko Lanbidearteko Akordioaren (EHAA 17.zk, 1998ko urtarrilaren 27a) eta 125/2018 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak (EHAA 149. zk., 2018ko abuztuaren 3a) -ren esparruan izango da.

Eskatzen diren betekizunak betez gero, prestakuntza hori emateko gaitasuna aitortuko zaie, izaera mugagabearekin, eta, hala, prestakuntza emateko moduan izango dira, baimena lortzeko bete behar izan dituzten baldintzak aldatzen ez badituzte.

Egiaztatuta dauden entitateek, dekretu honen arabera ematen badute prestakuntza, aukera izango dute Osalanek esparru honetarako urtero egingo dituen diru-laguntza deialdietan parte hartzeko.

Nori dago zuzenduta


Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakundeak eta prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza emateko betekizunak betetzen dituztenak. Horrela, betekizun horiek egiaztatu eta gero, aipatutako prestakuntza eman ahalko dute, eta dagozkien diru-laguntzak jaso ahalko dituzte.

1. Prestakuntza-zentroak, publikoak zein pribatuak.
2. Erakunde sindikalak.
3. Prebentzio-zerbitzu egiaztatuak, zerbitzuak itunduta dituzten enpresetako prebentzio-ordezkariei dagokienez

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Zentroa.
Telefonoa: 945.01.68.23

Bizkaiko Lurralde Zentroa.
Telefonoa: 944.03.21.16 / 35 / 81

Gipuzkoako Lurralde Zentroa.
Telefonoa: 943.02.32.62

OSALANen Zerbitzu Nagusiak.
Telefonoa: 944.03.21.74

Kodea(k)

  • Prebentzioko ordezkarien oinarrizko prestakuntzarako baimena : 1042406

Baimenaren eskabidea edo berriztapenara


EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuek bete teharko dituzte::

  1. Eskabidea egin beharko dituzte 2017ko deialdian onartua-baimena ez badaukate edo baimena lortzeko bete zituzten baldintzei aldatu badira Eskabidea egin beharko dituzte.
  2. 2017ko deialdian onartua-baimena lortu duten erakunde publiko edo pribatuek, aurreko ekitaldian baimena lortzeko bete zituzten baldintzei eusten badiete, horretarako jarritako bitarteko elektronikoen bidez berritzeko Eskabidea aurkeztu beharko dute, eta, eskabide horretan, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, egiaztatu beharko dute eutsi egiten dietela aurreko ekitaldian baimena lortzeko bete zituzten baldintzei. 

Eskaera egin aurretik:

Ondoren, eskabide orria elektronikoan sartu zaitez, ondorengo botoiaren bidez, eta bertan esateko urratsak jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea


 

  • Erabakitako ebazpena idatziz jakinaraziko zaie entitate interesdunei, banaka, bi hileko epean gehienez ere, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, eta, baiezkoa bada, inda­rraldi mugagabea izango du. 

  • Oinarrizko prestakuntza emateko betekizunak betetzen direla egiaztatzeko ebazpenak ez dakar berekin diru-laguntza emateko ebazpena lortzea.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk