Lurzoruaren kalitate ikertu eta berreskuratzeko entitateak egiaztatzea

Deskribapena


Autonomia Erkidegoko erakunde publiko edo pribatuek nahitaez eduki beharko dute egiaztapena hurrengo jarduerak egin ahal izateko:

a) Lurzoruaren kalitatearen miaketazko ikerketa edota ikerketa xehatua diseinatu eta gauzatzea, beharrezkoa denean analisi kimikoak in situ eginez.

b) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak diseinatzea.

c) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak gauzatzen direla ikuskatzea.

d) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak gauzatzea, "in situ", "on site" edo "off site" tratamendu-tekniken bidez. Salbuespenak izango dira instalazio finkoetan egindako berreskurapenak edo indusketa eta metatze kontrolatuetan oinarritutakoak.

e) Berreskuratzeko neurriak hartu eta gero geratutako lurzoruaren kalitatearen ikerketak diseinatu eta gauzatzea.

f) Lurzoruaren kalitatearen kontrolerako eta jarraipenerako neurriak diseinatu eta gauzatzea.

g) Lurzoruaren kalitatearen adierazpen baten edukia osatzen duten prebentzio edota defentsarako neurriak diseinatu eta ikuskatzea.


EA-SOL Egiaztapena eskatzea

Egiaztapena emateko baldintzek bere horretan dirauten bitartean egongo da indarrean, mugarik gabe. Baldintza horiek aldatzen badira, egiaztapena aldatu edo baliogabetu ahal izango da.

Era berean, emandako egiaztapena aldatu edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango da, onetsiko den araudian finkatutako moduan eta epeetan entitate akreditatuek bete beharreko baldintza berriak ezartzearen ondorioz.


EA-MOD Egiaztapena aldatzea/zabaltzea eskatzea

Hasierako egiaztapena eskuratu ondoren, egiaztatutako erakundeek emandako akreditazioa aldatzeko/handitzeko eskatu ahal izango dute. Besteak beste, honako egoera hauetan eskatu beharko da aldaketa/luzapena:

  • Akreditazioa epigrafe berrietan zabaltzea.
  • Proiektuen buru edo arrisku-analista berriak aintzatestea.
  • Egiaztapenari eragiten dioten proiektu-buruen edo arrisku-analisten baja.
  • Saneamenduko teknologia berriak egiaztatzea (d epigrafea).
  • Egiaztatutako enpresan egitura-aldaketak egotea (izen soziala aldatzea, bat-egitea, xurgatzea, etab.).

EABA Lurzoru arloko ILEaren jardueraren gaineko bi urteko txostena bidaltzea

Informazioa dagokion urteko maiatzaren 31 baino lehen bidali beharko da.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • EA-SOL Egiaztapena eskatzea: 0117001
  • EA-MOD Egiaztapena aldatzea/zabaltzea eskatzea: 0117002
  • EABA Lurzoru arloko ILEaren jardueraren gaineko bi urteko txostena bidaltzea: 12446

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Beste tramite batzuk