Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza eremuan lan eta ekintzak egiteko baimena

Deskribapena


Jabari publiko hidraulikoan edo zaintza-eremuan lanak, landaketa edo mozketak egin nahi dituen pertsona edo erakundeak derrigorrezko baimena eskatu beharko du. Eremu hauetan lanak baimenik gabe egitea zehatu egingo da.

  • Lanak
    • Jabari publiko hidraulikoan: defentsa-obrak, harri-lubetak, zubiak, ibiak, bideratzeak, hodien gurutzaketak eta lineak...
    • Zaintza-eremuan: Eraikinak, itxitura eta hesi garbien instalazioa, lorategietarako hiri-altzariak edo antzekoak, bakanketa-lanak, garrantzi txikiko sasi-garbitze inausketak...
  • Mozketak
  • Landaketak

Lan eta ekintzetarako baimen eskaera JPH

Lanak, landaketaa edota mozketak egiteko baimena lortzeko prozedura jarduera-eskaeraren bitartez hasiko da eskainitako inprimakia betez kasuan kasu dagozkion agiriekin.

Eskaera betetzen hasi baino lehen irakurri argibide orokorrak ematen dituen gida

Jabaria publikoa zehazten duen eskema


Lan eta ekintzen titulartasun aldaketa JPH

Obra baimenaren titulartasunean aldaketaren bat egongo balitz, titulartasunaren jabetza hartzen duen pertsonak baimenaren titulartasun aldaketa eskatu beharko URAn instantzia eta aldaketa hori egiaztatzen duten agiri guztiak aurkeztuz.

Inprimakiak betetzen hasi baino lehen irakurri Obra-baimenaren titulartasuna aldatzeko inprimakia betetzeko informazio orria (PDF, 774 KB)


Lan eta ekintzen datuen aldaketa JPH

Baimenaren titularrak eskariaren funtsezko ezagurrien aldaketa Arro erakundeari eskatu beharko zaio, hark ezarritako izapideak betez.