Euskadiko Jokoaren Erregistro Nagusian saiakuntza-laborategi gisa gaitzea eta inskribatzea.

Deskribapena


Gaitutako laborategiek egiaztatzen dute saiakuntza-egiaztagiri bat behar duten joko-makinek eta beste joko elementu batzuek Jokoaren Erregelamendu Orokorrak ezartzen dituen betekizunak betetzen dituztela.

Saiakuntza-laborategiek eta ikuskapen-erakundeek, gaikuntza jasotzeko, eskabiderekin batera, honako alderdi hauek egiaztatu beharko dituzte:

  1. Nortasun juridiko propioa duten pertsona publikoak edo pribatuak direla.

  2. Egiaztatze Erakunde Nazionalaren (ENAC) egiaztagiria dutela, Euskadiko Autonomia Erkidegoan indarrean dauden agiri-arauei buruzkoa; edo ENAC ez besteko nazioarteko edo nazio-mailako erakunde egiaztatzaileek igorritako egiaztagiria dutela, betiere bermatzen baldin badute egiaztatzen dituzten segurtasun-, egokitzapen- eta egokitasun-irizpideak bat datozela Erregelamendu honetan aurreikusitakoekin.
  3. Egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko bitarteko tekniko egokiak dituztela, eta haien jarduera aurrera eramateko gaitasun nahikoa duten giza baliabide espezializatuak dituztela. Giza baliabideak eta baliabide teknikoak zehazten dituen azalpen-memoria aurkeztu beharko dute.

Nori dago zuzenduta


Nortasun juridiko propioa duten erakunde publiko edo pribatuak, Jokoaren Erregelamendu Orokorrean arautzen diren makinen egiaztapenak egiten dituztenak. Erakunde horiek egiaztatu behar dute makinek horietako bakoitzerako ezarritako betekizun teknikoak betetzen dituztela, baita Jokoen Katalogoan jasotako jokoak garatzeko erabil daitezkeen gainerako elementu, sistema eta joko- eta apustu-materialei dagozkien betekizunak betetzen dituztela ere.

 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 017020 / Faxa 945 017021

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao 
Tf. 94 6075520 / Faxa 94 6075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tf. 943 467125 / Faxa 943474532

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Laborategiaren alta: 0009519

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk