Kanpo Prebentzio Zerbitzuen Egiaztapena
- Erakundea:
-
Ekonomia, Lana eta Enplegua
Deskribapena
Gune honetan ondoko tramitea eta zerbitzuak atzitu daitezke:
- Kanpo Prebentzio Zerbitzu enpresen baimena ematearen eta jarduera bertan behera uztearen tramitazioa telematikoa.
- Expediente eta tramitatutako zerbitzu dokumentu guztien kontsulta eta jarraipena.
Aldatze eta Berritzeak
31/1995 Legeak (azaroaren 8koak, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak) ezartzen du prebentzio-zerbitzu modura jarduten duten entitateak lan arloko agintaritzek baimendu behar dituztela, arlo horretan jardun dezaten.
Baimen hori eskuratzeko, bada, entitateek eskabide bat eta dokumentazio jakin bat aurkeztu behar dute. Eskabideak paperean aurkeztu behar dira, eta postaz bidaliko dira gero. Solaskideak adierazi du webgunean eskabide-eredu bat dagoela, baina oso zaharkituta dagoela; beraz, ez dago eredu normalizaturik. Eskabideek gutxieneko baldintza batzuk bete behar dituzte, eta baldintza horiek TIN/2504/2010 Aginduaren (irailaren 20koa, prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua garatzen duena) eranskinetan zehazten dira; honako hauei buruzkoak dira: prebentzio-zerbitzu gisa espezializatutako erakundeen akreditazioa, prebentzio-jardueren memoria eta enpresen prebentzio-sistemaren ikuskaritza egiteko baimena.
Entitateetan lan egiten duten goi-mailako teknikarien identifikazio-datuak jasotzen dira eskabideetan: izena, NANa, unibertsitateko prestakuntza eta laneko arriskuen prebentzioari lotutako prestakuntza. Solaskideak adierazi du, batzuetan, lan-kontratuak heltzen zaizkiela.
Legeak eskatzen duen dokumentazio guztia jaso ostean, Gobernuak txostenak eskatzen dizkie Osalani, laneko ikuskaritzari eta eskabidearen lurralde-eremuagatik ukituta dauden beste autonomia-erkidego batzuetako lan arloko agintaritzei. Entitateei espedientearen kopia oso bat bidaltzen zaie, paperean, posta bidez. Txostenak jasotzen direnean, baimena eman edo ez erabakitzen da.
Baimenduta dauden enpresek egoera horren berri eman behar diote Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari. Komunikazio hori bide telematikoen bidez egiten da, Ministerioaren SERPA aplikazioa erabiliz. Aplikazio horri esker, lan arloko agintaritzek baimenen berri eman dezakete; eta baimenduta dauden entitateek baimenaren inguruan izan diren aldaketak jakinarazi diezaiokete lan arloko agintaritzari. Normalean, eta solaskideak adierazi bezala, langileei, baliabide materialei eta prebentzio-zerbitzuak emango dizkieten enpresekin sinatzen dituzten hitzarmenei buruzko komunikazioak izaten dira. SERPAn dauden datuak enpresek sartzen dituzte. EAEn ez da derrigorrezkoa enpresek hori erabiltzea. Aplikazioa erabiltzen ez badute, komunikazioak paperen bidez egin behar dira. Dena den, solaskideak adierazi du gutxi direla paperen bidez egiten direnak.
SERPAn egindako kontsultak publikoak dira; hau da, edozeinek ikusi ditzake aplikazioan jasotzen diren datu horiek. Prebentzioaren arloan baimenduta dauden entitateak biltzen ditu aplikazioak. Enpresa horiek aplikazioan ikus daitezke eta, ondorioz, norbaitek beren zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen du.
Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen Akreditazioak
Ondorengo estekan EAE-n Ziurtatutako Kanpo Prebentzio Zerbitzuak eta Ikuskapen Entitateak bistaratu daitezke:
Eusko Jaurlaritzak baimendutako prebentzio-zerbitzuen zerrenda
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Telf.: 900 494 069
Posta-e: serpa@mitramiss.es
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Aldatze eta Berritzeak: 0100201
- Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen Akreditazioak: 0607101
Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Eskatzailea:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Erakundeak beti ordezkari baten bidez aritzen dira, hortaz:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete ezazu Titularra atala erakundearen datuekin eta Ordezkaria atala zure datuekin.
- Sina ezazu eskabidea.
Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:
Jakinarazpenak eta komunikazioak zein kanaletatik jaso nahi dituzun aukera dezakezu.
- Posta bidez: Posta bidezkoa atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
- Kanal elektronikoz: Nire karpeta jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako dagoen ontzira bidaltzen dira. Sartzeko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoaren bitarteko bat edukitzea.
Oharra: hamar egun pasatzen badituzu jakinarazpen batera sartu gabe, atzera botako da, izapidea egintzat emango da eta prozedurak aurrera egingo du.
LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO ZUZENDARITZA
Donostia - San Sebastian, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tf.:945 019 317
Faxa: 945 019 415
trabajo@euskadi.eus
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.