Segurtasun Saila

Joko-lokala eraberritzeko baimena

Deskribapena


Baimena ematen da joko-lokalaren barne banaketa aldatzeko eta joko-lokalean obrak egiteko, hau da, joko aretoan, apustu-lokalean, bingoan edo kasinoan, betiere aldaketa horrek handitu edo txikitu egiten badu lokalaren azalera erabilgarria, halakotzat hartuta normalean bezeroak erabil dezakeen azalera osoa: joko eremua, ostalaritza zerbitzu osagarriaren aldea, komunak, sarbideen barrualdeko ate ondoak, langileentzat soilik ez diren igarobide eta eskailerak eta egoera normalean bezeroek erabiltzeko diren eremu guztiak.

Nori dago zuzenduta


Lokalaren azalera erabilgarria aldatu nahi duten joko aretoen enpresak, apustu etxeak, bingo enpresak eta kasino enpresak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza-Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1 / 010101 Vitoria-Gasteiz.

Tel. 945 018879 / Fax 945 018748 / Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 017020 / Fax 945017021 / jokikus-araba@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao

Tel. 94 6075520 / Fax 94 6075521 / jokikus-bizkaia@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián

Tel. 943 467125 / Fax 943474532 / jokikus-gipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Joko-lokala eraberritzeko baimena: 0019908

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk