Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak egiteko udal-baimena. Ikuskizunen eskumena duen organoaren aldez aurretiko txosten loteslea (33. art.)
- Erakundea:
- Segurtasuna
Deskribapena
Ikuskizunak eta jolas-jarduerak bide publikoan edo espazio publikoetan egiteko, udalaren aldez aurreko baimen singularra beharko da, baldin eta, ikuskizun edo jarduera horiek gauzatzeko edo publikoa hartzeko, instalazio edo egitura finkoak, aldi batekoak, eramangarriak edo desmuntagarriak erabiltzen badira.
Udal baimenaren aurretik, ezinbestekoa izango da Eusko Jaurlaritzan ikuskizunen arloko eskumena daukan Zuzendaritzak txostena ematea, baldin eta ikuskizuna edo jarduera sarrera mugatuko barrutietan egiten bada eta haien edukiera 700 lagunetik gorakoa bada.
Udalek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara bidali behar dituzte proiektu teknikoak eta ekitaldiarekin lotutako gainerako dokumentazioa.
Nori dago zuzenduta
Udalak
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Arabako Lurralde Zerbitzua
Telefonoa 945 017020 Faxa 945017021
Bizkaiko Lurralde Zerbitzua
Telefonoa 94 6075520 Faxa 94 6075521
Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua
Telefonoa 943 467125 Faxa 943474532
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- : 1076401
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Proiektua aurkeztu behar da, memoriak eta planoak barne. Horretan justifikatu behar da:
- Nahitaez eduki beharreko kondizioak edo zerbitzuak badauzkala edo kontratatuta daudela, hala nola osasun-zerbitzuak, edukiera kontrolatzeko sistemak edota segurtasun pribatuko zerbitzuak, beharrezkoak izanez gero.
- EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) betetzen dela, gutxienez hauei dagokienean:
- Segurtasuna suteen kasuan (EKT-OD-SS)
- Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna (EKT-OD ESI)
- 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazioko eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena, betetzen dela.
- Ikuskizun publikoen eta jolas jardueren arloko araudi espezifikoa betetzen dela, eta horretarako, justifikatu beharko ditu higiene- eta osasungarritasun-baldintzak, lehen laguntzak, osasun-laguntza eta egituraren sendotasuna, beharrezkoa izanez gero.
- 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.
- 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.
- Egituren sendotasunaren justifikazioa, aplikatu behar bada (memoria, proiektua edota kasuan kasuko ziurtagiria erantsi behar dira).
- Instalazio elektrikoen bermeak eta baldintzak betetzen direla (memoria, proiektua edota kasuan kasuko ziurtagiria erantsi behar dira)
- Autobabesari buruzko araudia betetzen dela eta, hala badagokio, autobabes-plana ere erantsi behar da. (Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren I. eranskina)
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua