Homologazioa / Inskripzioa

Deskribapena


120/2016ko Erregelamenduan araututako jarduerak garatzeko beharrezko material, sistema, makina, terminal, software-material, eta tresna guztiek homologatuta eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon beharko dute. Betekizun bera bete beharko da horiek guztiak fabrikatzeko, ustiatzeko, merkaturatzeko eta lokaletan jartzeko.

Nori dago zuzenduta


Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Homologazioa / Inskripzioa: 0009508

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Erredentzioko jolas-makinak edo «AR» motakoak

AR jolas-makinak: erabiltzailearen trebetasuna gorabehera, makina erabili edo jokatzeko denbora bat lortzeaz gain txartelak, fitxak edo antzeko elementuak irabazteko aukera ematen dute, eta horiek metatu eta trukatu egin daitezke. Erabiltzaileek irabaz daitezkeen ondasunen balioa ezagutzen dute eta aldez aurretik ezarrita dago. Ondasun horien diruzko balioa ez da izango haiek lortzeko gutxienez jokatu behar diren partiden prezioa baino altuagoa.

AR motako makinen modeloek, aurkeztutako agiriekin batera, beste hauek aurkeztu beharko dituzte: dagokion euskarri digitala eta hura irakurtzeko sistema, …, jokoen programa guztia eta beren funtzionalitateak, Jokoa Arautzeko Agintaritzak egiazta dezan inskribatu nahi den modeloa ez dela Erregelamendu honetako 57.artikuluaren 1. zenbakian jasotako debekuetan sartzen, eta aldi berean, Erregelamendu honetan makina-mota horiei eskatzen zaizkien betekizun eta baldintza tekniko guztiak betetzen dituela.

“B” motako makinak edo saria duten jolas-makinak

“B” makinak: prezio baten truke, jokalariari erabiltzeko denbora bat eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria ematen diote. Azpimota hauek daude: BH, BHZ, BHM, BH+, BS, BSC, BSM, BS+, BS+C, BS+M, BG, BGC eta BGM.

«C» motako makinak edo ausazko makinak

“C” motako makinak: prezio baten truke erabiltzaileari erabilera-denbora bat ematen diote eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria, beti ausaren arabera.

«P» motako makinak edo Apustu-makina laguntzaileen homologazioa

“P” motako makinak: Apustu-makina laguntzaileak dira 120/2016ko Erregelamenduan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztelarik, erabiltzaileari apustuak egiteko aukera eskaintzen diotenak, edo apustu horiek baliozkotu edo erregistratzekoa, kiroletako edo bestelako ekitaldien emaitzak kontuan hartuta, eta berariazko araudian ezartzen denari jarraituz.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk