Haurdunaldiaren borondatezko etendurarako zentroak egiaztatzeko baimena
- Erakundea:
- Osasuna
Deskribapena
Haurdunaldia borondatez eteteko prestazioaren kalitatea bermatzen duen ekainaren 25eko 831/2010 Errege Dekretua betetzen dela ziurtatzea da baimen horren helburua, eta, dekretuak, era berean, bi xede ditu: haurdunaldia borondatez eteteko prestazio sanitarioari dagokionez berdintasuna eta kalitate asistentziala ziurtatzea eta emakume guztiei prestazioa jasotzeko aukera bermatzea.
Kalitate-programetan jasotzen den bezala, haurdunaldiaren borondatezko etendurarako zentroa egiaztatu ondoren, zerbitzuak kontrolatu egingo du (5. artikulua. Osasun-zentro egiaztatuak ikuskatzea eta kontrolatzea. Zentro egiaztatu guztiak osasun-administrazioaren ikuskapen eta kontrolaren mende egongo dira, apirilaren 25eko 14/1986 Legearen 30. eta 31. artikuluetan eta martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan xedatutakoa aplikatuz).
Horretarako, bi urtean behin bisitak egiten dira, zentro horiek prozesua gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten egiaztatzeko.
HBEak egiteko zentro baten akreditazioa
1. HBEak egiteko akreditazioa osasun-zentro edo -establezimendu pribatu bakoitzari emandako akreditazioa da, eta martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritakoa eta 831/2010 Errege Dekretuaren eranskinean jasotako gutxieneko baldintza komunak betetzen ditu.
2. Era berean, zentro sortu berriek Osasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 12ko Agindua bete beharko dute. Agindu horren bidez, jarduera kirurgikoak eta/edo prozedura diagnostiko eta/edo terapeutiko inbaditzaileak egiten dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuetan aplikatu beharreko betekizun teknikoak arautzen dira.
Nori dago zuzenduta
Egiaztapen hori martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritakoa eta errege-dekretu honen eranskinean jasotako gutxieneko baldintza komunak beteta egiaztapena eskatzen duten osasun-zentro edo establezimendu pribatuei zuzenduta dago.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
Antolamendu eta Egiaztatze Sanitarioko Zerbitzua
- Donostia kalea 1. Vitoria-Gasteiz - 01010
- Helbide elektronikoa: soac@euskadi.eus
- Telefonoa: 945019234
Kodea(k)
HBEak egiteko zentro baten akreditazioa
HBEak egiteko akreditazioa da osasun-zentro edo establezimendu pribatu bakoitzari emandako akreditazioa, martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritakoa eta 831/2010 Errege Dekretuaren eranskinean jasotako gutxieneko baldintza komunak betez eskatzen badute.
Era berean, zentro sortu berriek Osasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 12ko Agindua bete beharko dute. Agindu horren bidez, jarduera kirurgikoak eta/edo prozedura diagnostiko eta/edo terapeutiko inbaditzaileak egiten dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuetan aplikatu beharreko betekizun teknikoak arautzen dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
A. Haurdunaldiaren borondatezko etendurak egitea, haurdun dagoen emakumearentzat arrisku handia ez dakartenak eta haurdunaldiko hamalau asteak gainditzen ez dituztenak, baldintza hauek betetzen dituzten zentro edo establezimenduetan:
B. Haurdunaldiaren borondatezko etendurak egitea, haurdunarentzat arrisku handia dakartenak edo haurdunaldiko hamalau aste baino gehiago dituztenak
C. Zentro berrien kasuan, Osasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 12ko Agindua ere bete beharko dute. Agindu horren bidez, jarduera kirurgikoak eta/edo barneratzerik gabeko prozedura diagnostiko eta/edo terapeutiko inbaditzaileak egiten dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuei aplika dakizkiekeen betekizun teknikoak arautzen dira, eragiten dieten eranskinei dagokienez, eta egiten dituzten tekniken arabera aldatuko dira.
-
Betekizunak
- Emakume haurdunarentzat arrisku handirik ez dagoen eta haurdunaldia hamalau aste baino gehiagokoa ez den kasuetan haurdunaldiaren borondatezko etendurak egiteko:
- a) Instalazioei eta ekipamenduari dagokienez:
- Kokalekuak, edozein osasun-zentrotarako eskatzen diren bizigarritasun- eta higiene-baldintzak betetzeaz gain, emakumearen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatuko ditu.
- Osasun-zentro edo -establezimenduak, gutxienez, honako hauek biltzen dituen espazio fisiko bat izango du:
- 1. Harrera-gune bat eta itxarongela.
- 2. Emakume haurdunari informazioa emateko gela bat.
- 3. Miaketa fisiko eta ekografikorako espazio bat.
- 4. Garbiketa kirurgikorako eremu bat.
- 5. Haurdunaldiaren borondatezko etendura egiteko gela egoki bat.
- 6. Etendura egin ondoren atseden hartzeko eta suspertzeko gela bat.
- Gutxienez honako oinarrizko tresna hauek edukiko dira, oinarrizko medikuntzako kontsultei dagozkienez gain:
- 1. Miaketa ginekologikoak egiteko beharrezko ekipamendua eta materiala.
- 2. Haurdunaldia borondatez eteteko beharrezko ekipamendua eta materiala.
- 3. Ekografoa.
- 4. Bihotza monitorizatzeko ekipoa.
- 5. Arnasketa-asistentziako sistema egokia.
- 6. Desfibriladorea eta bihotz-birikak bizkortzeko materiala.
- 7. Oxigenoa emateko sistemak (finkoa edo mugikorra).
- 8. Mantentze-sistema elektrikoa.
- b) Prestazioaren oinarrizko esparruari dagokionez:
- 1. Tokoginekologiako kontsulta.
- 2. Dagokion fakultatibo espezialistak aztertu eta baloratzea, martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritako kasuen arabera etendura egitea egokia den ebazteko, eskatzen den egiaztapenaren arabera.
- 3. Espezialistaren kontsulta, propioa edo kanpokoa, haurdunaldia eteteko jardueran eragina izan dezaketen patologia konkomitanteen susmoagatik edo existentziagatik egokia bada.
- 4. Dagozkion anestesiako eta bizkortzeko prestazioak.
- 5. Oinarrizko analisi klinikoak egiteko zerbitzu propioa edo kanpokoa, Rh-a eta koagulazioa aztertzeko, hala badagokio. Plasma-deposituak edo plasma-hedagailuak ere izango dituzte.
- 6. Haurdunaldia borondatez eten aurreko eta ondorengo proba ekografikoak.
- 7. Haurdunaldia borondatez eteteko teknikak, egoera bakoitzera egokituak.
- 8. Bihotz-monitorizazio sistematikoa.
- 9. Medikazio egokia, kasu bakoitzaren espezifikotasunaren arabera, anti-Rh gammaglobulina barne, hala badagokio.
- 10. Ebakuntzaren ondoren behar den denboran suspertzeko gelak, horretarako egokituak, eta beharrezko kontrolak.
- 11. Ebakuntzaren ondoren balizko gorabeheren jarraipena, behin betiko alta eman arte.
- 12. Erreferentziako ospitalea, hala eskatzen duten kasuak bideratzeko.
- Emakume haurdunarentzat arrisku handia dagoen edo haurdunaldia hamalau aste baino gehiagokoa den kasuetan haurdunaldiaren borondatezko etendurak gauzatzeko egiaztapena jaso ahal izateko, osasun-zentro edo -establezimenduek, aurreko zenbakian adierazitako baldintzez gain, gutxienez honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- a) Instalazioei eta ekipamenduari dagokienez:
- 1. Haurdunaldiaren borondatezko etendura edozein motatako anestesiarekin egiteko beharrezko ekipamendua.
- 2. Elektrokardiografoa.
- 3. Intubazio-ekipoa.
- b) Prestazioaren oinarrizko esparruari dagokionez:
- 1. Obstetrizia eta ginekologiako unitatea.
- 2. Dagokion odol-bankua edo -depositua.
- 3. Dagozkion erizaintzako eta ospitalizazioko unitateak.
HBEak egiteko akreditazioa da osasun-zentro edo -establezimendu pribatu bakoitzari emandako akreditazioa, martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoan ezarritakoa eta 831/2010 Errege Dekretuaren eranskinean jasotako gutxieneko baldintza komunak betez eskatzen badute.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.