Harrobi diploma eskuratu nahi duten entitateak ebaluatzeko erakundeak homologatzea

Deskribapena


Sektore sozioekonomiko pribatuan Harrobi diploma eskuratu nahi duten EAEko entitateetan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa ebaluatzeko eta egiaztatzeko erakundeak homologatzeko prozedura arautzea eta deialdia egitea. Homologatutako enpresa horiek ekainaren 27ko 97/2023 Dekretuak eta hori garatzen duen Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen urriaren 13ko ebazpenak ezarritakoaren arabera jardungo dute.

Nori dago zuzenduta


Enpresa izen batekin Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez lantoki bat duten erakundeak, Euskal Autonomia Erki¬degoan esparru sozioekonomiko pribatuan euskararen kudeaketaren inguruko aholkularitzan edo ziurtagirigintzan eskarmentua dutenak.

Homologatuak izateko, erakunde horiek Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariaren 2023ko abenduaren 22ko ebazpenaren 4.artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jartzeko:

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Helbide elektronikoa: bikain@euskadi.eus

Telefono bidez: 945018105 / 945018115 / 945019487 / 945018109

Kodea(k)

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk