Farmazia-bulegoen urteko ordutegia baimentzea

Deskribapena


Farmazia-bulegoen jendaurreko ordutegia ezartzen duen uztailaren 29ko 188/97 Dekretuaren 1. artikuluakuztailaren 29ko 188/97 Dekretuaren 1. artikuluak ezarritakoaren arabera, "farmazia-arreta etengabea bermatzeko, farmazia-bulegoek jendeari arreta eman beharko diote, bai ohiko ordutegian, bai larrialdietako ordutegian, dekretu honetan zehazten diren baldintzetan".

  • Ordutegi arrunta: 09:00etatik 22:00etara.
  • Larrialdietako ordutegia: 22:00etatik hurrengo eguneko 09:00etara.

Farmazia-bulego guztientzat derrigorrezko ordutegi arrunta ezartzen da, astelehenetik ostiralera, 30 orduz, honela banatuta: 

  • Goizeko lanaldia: 9: 00etatik 13:00etara. 
  • Arratsaldeko lanaldia: 17:00etatik 19:00etara.

Aurreko zenbakian aurreikusitako orduez gain, farmazia-eremu bereko farmazia-bulego guztiek astean 5 ordu komun izango dituzte zabalik, eta udalerri bereko farmazia-bulego guztiek astean beste 5 ordu komun eman beharko dituzte jendeari arreta emateko. 
Nahitaezko ohiko ordutegia bete ondoren, eta ohiko ordutegiaren barruan, nahi izanez gero, irekita egon ahal izango dira jendearentzat, titularrek Farmazialarien Elkargo Ofizialean urtero adierazten duten ordutegian.

Nori dago zuzenduta


Farmazialarien elkargo ofizialei zuzendua.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Gobierno Vasco. Eusko Jaurlaritza

Farmazia Zuzendaritza. Ordenazio Farmazeutikoko Zerbitzua

  • Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1. Vitoria-Gasteiz 01010
  • Helbide elektronikoa: ordfarma-san@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019269

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Farmazia-bulegoen urteko ordutegia baimentzea


Urte bakoitzeko urriaren lehena baino lehen, farmazia-bulegoen titularrek urte naturalen araberako ordutegi-aukera bat aurkeztu beharko dute dagokion farmazialarien elkargo ofizialean. 
Urte bakoitzeko azaroaren 15a baino lehen, farmazialarien elkargo ofizialek hurrengo urterako farmazia-bulegoen jendaurreko ordutegiaren proposamena aurkeztu beharko diote osasun-agintaritzari.
Agintaritza sanitarioak farmazia-bulegoen ordutegia onartuko du eta ebazpen bat emango du, arreta farmazeutikoaren beharrak eta lurralde historiko bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta. 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk