Farmazia-bulegoetan sekzioa sortzeko baimena
- Erakundea:
- Osasuna
Deskribapena
Farmazia-bulego batean Analisi Klinikoen, Ortopediaren, Optikaren edo Giza Nutrizioaren eta Dietetikaren atal bat instalatu nahi bada, aldez aurretik Sekzioa sortzeko baimena eskatu beharko da. Prozedura horretan, batera izapidetzen dira sekzioa sortzeko baimena eta obren baimena.
Sekzioa sortzeko baimena emateko, beharrezkoa izango da ondoren farmazia-bulegoaren sekzioaren funtzionamendu-baimena lortzea. Horretarako, dagokion eskabidea egin beharko da.
Sekzioa duen farmazia-bulegoaren funtzionamendu-baimena
1. – Sekzioa sortzeko baimena emateko, Atala duen Farmazia Bulegoaren funtzionamendu-baimena lortu beharko da ondoren. Horretarako, dagokion eskabidea egin beharko da.
2. – Atala duen farmazia-bulegoaren funtzionamendu-baimena emateko, ikuskapen-bisitaren bidez egiaztatu beharko da Atala sortzeko baimena emateko oinarri izan ziren baldintzak eta betekizunak bete direla.
Nori dago zuzenduta
Farmazia-bulegoen titularrak edo titularkideak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo jaraunsleak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Gobierno Vasco. Eusko Jaurlaritza
Farmazia Zuzendaritza. Ordenazio Farmazeutikoko Zerbitzua
- Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1. Vitoria-Gasteiz 01010
- Helbide elektronikoa: ordfarma-san@euskadi.eus
- Telefonoa: 945019269
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
Jardunean dauden farmazia-bulegoetan sekzioa sortzeko baimen-prozedura
1. – Farmazia-bulego baten titularrak bertan atal bat edo gehiago instalatu nahi baditu, atala sortzeko baimen-eskaera aurkeztu beharko du.
2. – Halaber, obrak baimentzeko eskabidea aurkeztu beharko du, farmazia-bulegoetan obrak egiteko baimena emateko prozedura arautzen duen azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
3. – Bi eskabideak prozedura bakarrean izapidetuko dira, hurrengo xedapenetan ezarritakoaren arabera.
4. – Sekzioa sortzeari eta eskatutako obrak egiteari buruzko ebazpena emango da.
5. – Sekzioaren sorrera dela-eta ematen den ebazpenak, era berean, ofizioz edo interesdunak eskatuta, farmazia-bulegoa itxi ahal izango du obrek irauten duten bitartean, obren ezaugarrien eta farmazia-arretan duten eraginaren arabera, farmazia-bulegoetan obrak baimentzeko prozedura arautzen duen azaroaren 29ko 459/1994 Dekretuarekin bat etorriz.
6. – Farmazia-bulego bakarra duten udalerrietan, behin-behinean lekuz aldatzeko baimena eman ahal izango da, baldin eta obrak egiteko farmazia aldi baterako ixten bada.
Sekzioa sortzeko baimena ondoriorik gabe geratuko da, jakinarazpena egiten denetik 6 hilabete igaro eta interesdunak ez badu eskatu funtzionatzeko dagokion baimena. Kasu horretan, jarduketak artxibatzea erabakiko da, eta interesdunari jakinaraziko zaio.
Eskabideek ez badituzte betetzen eskatutako baldintza guztiak, 10 egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko eskatuko zaie interesdunei, eta ohartaraziko zaie, hala egin ezean, beren uzietan atzera egin dutela ulertuko dela, eta artxibatu egingo direla horretarako ebazpena eman ondoren.
Sekzioa sortzeko eta jarduteko baimenak eman direla ulertuko da, 4/1999 Legeak aldatutako 30/1992 Legearen 43.2 artikuluaren arabera, eskabideak aurkezten direnetik hiru hilabeteko epea igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada.
-
Erabiltzaileak atala sortzea eskatzeko baldintza gisa aurkezten duen dokumentazioa
- Farmazia Bulegoko tituludunaren edo titularkidearen titulazioa edo gaikuntza egiaztatzea, eta, hala badagokio, elkargoko kide izatea: titulu homologatua duela edo 437/2002 Errege Dekretuan ezarritako ortopediako prestakuntza espezializatua egin duela egiaztatzea.
- Atalaren izaera, jarduerak eta helburuak azaltzen dituen memoria.
- Analisi Klinikoetarako Laborategien, Kabinete Ortopedikoen eta Optikoen instalazioa arautzen duen araudiak eskatzen dituen betekizun teknikoak eta gutxieneko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa, bai eta giza nutrizioaren eta dietetikaren ataleko erabiltzaileari arreta emateko eremu esklusibokoa ere.
- Atalarekin lotuta aurreikusitako zerbitzu- eta ekipamendu-zorroaren proiektua.
- Sekzioa sortzeagatiko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria. Nahitaezko dokumentua
-
Dokumentu horiek obrak daudenean bakarrik eskatzen dira
- Berritze-proiektua deskribatzen duen memoria. Nahitaezko dokumentua.
- Farmaziaren egungo barne-banaketaren planoa, eremu guztiak eta horien azalera erabilgarria deskribatuz. Nahitaezko dokumentua.
- Barne-banaketaren planoa, proposatutako erreformaren, 481/94 Dekretuaren eta 1998ko martxoaren 17ko Aginduan ezarritakoen arabera. Nahitaezko dokumentua.
- Behin-behineko lekualdaketa egin nahi den lokalei buruzko dokumentazioa (farmazia bakarra duten udalerrietan bakarrik eta hala dagokionean)
- Obrengatiko tasak ordaindu izanaren egiaztagiria. Nahitaezko dokumentua.
-
Erabiltzaileak atalaren funtzionamendua eskatzeko baldintza gisa aurkezten duen dokumentazioa
- Atalaren buru izango den profesionala farmazia-bulegoaren titularra edo titularkidea ez bada, titulazioa edo gaikuntza egiaztatzea, eta, hala badagokio, Farmaziako Elkargoko kide izatea.
- Farmazia Bulegoaren titularrak edo titularkideak berak artatzen badu Atala, eta farmazialari erantsiaren izendapena behar bada, horretarako eskabidea, lehen aipatutako 129/1997 Dekretuaren 18. eta 21.5 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Dirulaguntza hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …)
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) Bigarren aukera hau posible izango da, pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Halaber, beharrezkoa da:
- Zerbitzu elektronikora sartu eta hemen, bete beharreko lau pausu izango dira:
- Eskaria bete.
- Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi.
- Eskaria sinatu.
- Erantsitako dokumentazioa eta eskaria bidali.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua:Tramitearen jarraipena eta espedientearen segimendua Nire karpeta-n egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua