Farmazia-bulegoetako farmazialari laguntzaileak, ordezkoak eta erregenteak izendatzeko baimena

Deskribapena


Farmazialari titularraren edo titularkideen presentzia eta jardun profesionala ezinbesteko baldintza da ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 5. artikuluanekainaren 17ko 11/1994 Legearen 5. artikuluan aurreikusitako eginkizunak betetzeko. Eginkizun horien ordez, ordezko farmazialariak edo erregenteak aritu ahal izango dira.
Farmazia-arretarako presentzia eta jardun profesionala ezinbestekoak diren farmazialariez gain, farmazia-bulegoek jardun egokirako beharrezkotzat jotzen diren beste profesional eta/edo laguntzaile batzuk ere izan ditzakete.

Erregentea


Farmazia-bulegoaren titularrari edo titularkideari dagozkion eginkizunak betetzen dituen eta erantzukizunak bere gain hartzen dituen farmazialaria, heriotza, erretiro edo ezintasun kasuetan, edo hura ez dagoela adierazten duen adierazpen judiziala. Titularkidetasun-kasuetan, ez da beharrezkoa izango farmazialari erregentea izendatzea, baldin eta hala eskatzen bazaio Osasun Administrazioari.

Ordezkoa

Aldi baterako titularrari edo titularkideei dagozkien eginkizunak betetzen dituen eta erantzukizunak bere gain hartzen dituen farmazialaria, honako kasu hauetan: gaixotasuna, istripua edo amatasun-atsedena, gai publikoak edo lanbide-ordezkaritza betetzeko izendatzea, norberaren gauzetarako absentzia, bere lanbide-jarduerarekin lotutako ikasketak egitea edo urteko oporrak.
Titularkidetasun-kasuetan, aurreko zenbakian aurreikusitako arrazoiren bat titularkide guztietan gertatzen denean bakarrik izango da beharrezkoa ordezko bat sartzea.
Ordezkoak izendatzeko betebeharraren salbuespenak: farmazialari laguntzaile bat duten farmazia-bulegoek farmazialari titularra edo titularkidea ordeztu ahal izango dute, araudiak 30 egun baliodun baino luzeagoak ez diren aldietarako adierazten dituen kasuetan. Ordezkapen hori Farmazia Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio, dagokion prozeduraren bidez.

Farmazialari laguntzaileak

Farmazialari horrek, farmazialari titularraren edo titularkideen, erregentearen edo ordezkoaren zuzendaritzapean, farmazia-bulego batean garatzen diren funtzioetan laguntzen du. Farmazialari laguntzaileak nahitaez izendatu beharko dira, kontuan hartuta ekintza profesionalen kopurua, farmazialari titularraren adina, botikinak edo medikamentu-biltegiak administratzeko esleipena eta baimendutako atalak.

Nori dago zuzenduta


Farmazia-bulegoen titularrak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo jaraunsleak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Gobierno Vasco. Eusko Jaurlaritza

Farmazia Zuzendaritza. Ordenazio Farmazeutikoko Zerbitzua

  • Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1. Vitoria-Gasteiz 01010
  • Helbide elektronikoa: ordfarma-san@euskadi.eus
  • Telefonoa: 945019269

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Farmazialari laguntzaile, ordezkoa edo erregentea izendatzeko baimena


Erregentea izendatzeko baimen-eskaera gehienez ere 10 eguneko epean egin beharko da, titularra hiltzen denetik edo erretiroa edo ezgaitasuna edo absentzia deklaratzen denetik zenbatzen hasita.
Ordezkoa izendatzeko baimen-eskaera

  • Gaixotasunak, istripuak edo amatasun-atsedenaldiak eragindako absentzia gertatu eta hurrengo 3 egunen barruan.
  • Gainerako kasuetan, absentzia gertatu baino 15 egun lehenago gutxienez.

Eskaera aurkeztu eta 15 eguneko epean berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera onartutzat joko da.
Urteko farmazialari laguntzaile izendatzeko baimen-eskaera, Administrazioak jakinarazitako betebeharrarekin bat etorriz, urte bakoitzeko abenduaren lehena baino lehen egin beharko da. Farmazia-bulegoak ez badu beste farmazialari laguntzailerik sartu behar, farmazialari titularrak abenduaren 1a baino lehen bidali beharko du lehendik dagoen zuzkiduraren jarraipenaren baieztapena.
Urtean zehar gertatzen diren nahitaezko zuzkidurako langileen bajen ondorioz farmazialari laguntzaile izendatzeko baimen-eskaerak gehienez ere 15 eguneko epean egin beharko dira, bajaren egunetik zenbatzen hasita.
Nolanahi ere, farmazialari laguntzaile berria gehienez 40 eguneko epean hasi beharko da lanean, aurreko farmazialari laguntzaile baja ematen zaionetik zenbatzen hasita.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk