Ez-funtsezko aldaketa

Deskribapena


Aldaketa ez da funtsezkotzat hartuko baldin eta ez badie eragiten –zuzenean edo zeharka– joko-programaren parametroei; esaterako, jokoaren abiadurari, irabazien planari edota jokoaren garapenak berezko dituen bestelako ezaugarriei.

Nori dago zuzenduta


Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879 / Fax 945 018748

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Ez-funtsezko aldaketa: 0009509

Ez-funtsezko aldaketaren eskaera


Aldaketa ez da funtsezkotzat hartuko baldin eta ez badie eragiten –zuzenean edo zeharka– joko-programaren parametroei; esaterako, jokoaren abiadurari, irabazien planari edota jokoaren garapenak berezko dituen bestelako ezaugarriei.

Makina berean funtsezkoak ez diren hiru aldaketa egitea funtsezko aldaketatzat hartuko da, eta mota horretako beste baimen bat beharko da.

“B” motako makinak edo saria duten jolas-makinak

“B” makinak: prezio baten truke, jokalariari erabiltzeko denbora bat eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria ematen diote. Azpimota hauek daude: BH, BHZ, BHM, BH+, BS, BSC, BSM, BS+, BS+C, BS+M, BG, BGC eta BGM.

«C» motako makinak edo ausazko makinak

“C” motako makinak: prezio baten truke erabiltzaileari erabilera-denbora bat ematen diote eta, kasu batzuetan, eskudiruzko saria, beti ausaren arabera).

«P» motako makinak edo Apustu-makina laguntzaileen homologazioa

“P” motako makinak: Apustu-makina laguntzaileak dira 120/2016ko Erregelamenduan ezartzen diren baldintzak betetzen dituztelarik, erabiltzaileari apustuak egiteko aukera eskaintzen diotenak, edo apustu horiek baliozkotu edo erregistratzekoa, kiroletako edo bestelako ekitaldien emaitzak kontuan hartuta, eta berariazko araudian ezartzen denari jarraituz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk