Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024ko «Auzolandegiak» programa
Deskribapena
Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024ko «Auzolandegiak» programaren plazen deialdiaren arauak ezartzea.
Auzolandegietan, hainbat jatorritako gazte talde batek konpromisoa hartzen du, borondatez eta eskuzabalki, gizarte-hedadurako eta jarduera osagarrien lan-proiektu bat garatzeko, denbora-tarte jakin batean. Proiektua bitarteko bat da honako balore hauek sustatzeko: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, edo kultura arteko ikaskuntza, besteak beste.
Auzolandegietan parte hartzen duten pertsonek ostatua eta mantenu osoa izango dute.
Deialdi honetan eskaini diren auzolandegietan parte hartzen duten pertsonek asegurua izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak adostutako istripu-aseguruen eta erantzukizun zibileko aseguruen kontratuetan erabakitako baldintzetan.
Euskadiko auzolandegietan, parte-hartzaileek auzolandegi bakoitzeko arauak eta protokoloak bete beharko dituzte.
Gazteria Zuzendaritza gazteen eta autonomia-erkidegoen arteko edo erakunde antolatzailearen arteko bitartekaria izango da, beste autonomia-erkidego batzuek edo Nazioarteko Boluntariotza Zerbitzuak antolatutako auzolandegietan (autonomia-erkidegoek eta Nazioarteko Boluntariotza Zerbitzuak beren arauak dituzte). Gainera, honako hauek ez dira izango Gazteria Zuzendaritzaren erantzukizuna: behin betiko onarpena, data-aldaketa, txandak bertan behera uztea, ostatua, janaria, lan-orduak, denbora librearen antolaketa edo kuota itzultzea. Beste autonomia-erkidego batzuetako edo atzerriko auzolandegietara joaten diren pertsonek auzolandegietara sartzeko eta bertan egoteko baldintzak, arauak eta protokoloak bete beharko dituzte. Horrek gastu gehigarria ekar badezake eta harrera-erakundeak gastu hori bere gain hartzen ez badu, interesdunaren kontura izango da.
Auzolandegiaren tokiraino lekualdatzea parte-hartzaileen kontura izango da. Halaber, parte-hartzaileen erantzukizuna izango da, nazionalitatea kontuan hartuta, auzolandegiaren atzerriko herrialdean sartzeko behar diren agiri guztiak eskuratzea.
Deialdi honen parte-hartzaileek auzolandegi batean baino gehiagotan parte hartu ahal izango dute, beti ere plaza bat edo gehiago Euskal Autonomia Erkidegoko auzolandegietan hautatzen bada. Horretarako, ebazpen honetan ezarritako prozedura beteko da, eta eskatutako agiriak bitarteko elektronikoen bidez bidali beharko zaizkio Gazteria Zuzendaritzari, kuota ordaindu eta gero.
Aplikatu beharreko araudia
Aurreinskripzioa
Auzolandegietan parte hartzeko interesa duten pertsonek aurreinskripzioa egiteko eskaera egin beharko dute, telematikoki, www.gazteaukera.euskadi.eus atarian eta https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125607 atarian; horretarako, auzolandegiei buruzko helbideko formularioa bete beharko dute. Hori egin ostean, aurreinskripzio horren erreferentzia esleituko zaie. Interesdun bakoitzak behin baino ezin izango du aurreinskripzioa egin. Formularioa betetzean okerren bat egonen gero, harremanetan jarri beharko da Gazteria Zuzendaritzarekin.
Aurreinskripzioa egiteko eskaerak baliogabetuko dira pertsona batek eskaera bat baino gehiago egin duela atzematen bada, eskaerak behar bezala beteta ez badaude edo eskatzaileek auzolandegietan plaza bat lortzeko baldintzak betetzen ez badituzte deialdi honen arabera.
Aurreinskripzio eskaera egiteko unean adin nagusikoak ez diren pertsonek eskatzailearen aitaren/amaren/tutorearen/tutorearen adostasuna edo baimena aurkeztu beharko dute (VI. eranskina), dagokionaren arabera.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea ebazpen hau EHAAn argitaratu baino lehen.
- Europar Batasunekoak ez diren atzerritarren kasuan, dagokien bizileku-baimena izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea agindu hau EHAAn argitaratu baino lehen.
- Eskatutako auzolandegia egiteko adierazitako adina izatea auzolandegia hasten den egunean eta auzolandegi guztian zehar.
-
Guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren adostasuna izatea, eskaera egiteko orduan emantzipatu gabeko gazteen kasuan; edo guraso-ahala edo tutoretza duenaren berariazko baimena izatea, 16 urtetik beherakoen kasuan.
Adingabearen gurasoak epai judizial irmo baten bidez bananduta edo dibortziatuta badaude, horren berri jasoko da inskripzioan, eta epai irmoa beteko da, inskribatzeko prozedura osoan eta adingabea auzolandegian dagoen bitartean. Epai irmorik gabeko banantze- edo dibortzio-prozesuen kasuan, behin-behineko akordioa bete beharko da.
- Eskaera adierazitako garaian eta moduan egin izana.
- «Auzolandegiak» programan izena emateko kuota ordaindu izana.
- Adingabeekiko harremana izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegien kasuan, sexu-delituengatiko kondenarik ez izatea. Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, delitu horiengatiko zigorrik jaso ez dutela egiaztatzeko; eta, atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdeak ziurtatutako antzeko irismena duen dokumentua. Halakorik ez badago, herrialdeak igorritako zigor-aurrekarien egiaztagiri baliokidea aurkeztu beharko dute, non ez dagoen sexu-delitugileei dagokien aipamenik.
- Ezin izango dute izena eman azken hiru deialdietako batean plaza bat esleitu eta auzolandegira joan ez diren pertsonek, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari uko egin diotela jakinarazi dioten pertsonen kasuan izan ezik. Era berean, ezingo dute Euskadiko auzolandegietan parte hartu 2022ko edizioan kanporatuak izan ziren pertsonek.
- Aniztasun funtzionaleko plazak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako gazteentzat gordeko dira.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Aurreinskripzio-eskaera egiteko unean adin nagusikoak ez direnek aitaren/amaren/tutorearen adostasuna edo baimena (PDF, 739 KB) aurkeztu beharko dute, dagokionaren arabera.
Zozketa
Aurreinskripzioa egiteko jasotako eskaerak egiaztatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa) argitaratuko da aurreinskripzioa egin dutenen zerrenda, zozketan esleitutako zenbakiarekin. Aurreinskripzioa egiten duten pertsonek iragarki-taularako sarbidea emango dien posta elektroniko bat jasoko dute, baita testu-mezu bat ere esleitutako zenbakiaren berri emateko.
Jasotako eta egiaztatutako aurreinskripzio guztien arteko zozketa egingo da notarioaren aurrean.
Zozketan zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera emango zaie eskatzaileei egun bat eta ordu bat, https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez aplikazioan sartu eta auzolandegia aukeratzeko.
Zozketan ateratako zenbakia lehena izango da aukeratzeko ordenan, eta, hurrenez hurren, horrela, deialdian eskaintzen diren plazen bikoitza osatu arte.
Eskainitako plazen bikoitza baino aurreinskripzio eskaera gehiago egonez gero, zozketan aplikazioan sartzeko txanda lortzen ez dutenek ezin izango dute deialdi honetan izena eman, artikulu honetako 1.3 eta 1.4 puntuetan aurreikusitako epealdietan izan ezik.
Deialdian eskainitako plazak aurreinskripzioa egiteko eskaerak baino gehiago izanez gero, aplikazioan sartzeko txanda esleituko zaie eskaera guztiei.
Zozketa egin ondoren, hitzordua lortu duten eskatzaile guztiek jasoko dute bai posta elektroniko bat bai testu-mezu bat. Horren bidez, lortutako hitzorduaren hurrenkeraren berri emango zaie, baita auzolandegian izena emateko eguna eta ordua ere. Informazio hori Nire karpeta izeneko atalean ere egongo da ikusgai. Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Nire karpetan ere eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/.
Zozketaren emaitza, esleitutako egunarekin eta orduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, eta Gazteria Zuzendaritzan ere kontsultatu ahal izango da (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz).
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Izen-ematea edo inskripzioa
Esleitutako eguna eta ordua aintzat hartuta, aplikazioan sartu beharko da (https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez) une horretan eskuragarri dauden plazen artean bat aukeratzeko. Denbora-tarte nahikoa egongo da plaza hautatzeko eta horretan izena emateko. Denbora agortuta, plaza aukeratzen ez bada, txanda eta izena emateko aukera galduko da.
Auzolandegi bat hautatu aurretik, eskatzaileak aukerak lehenetsi beharko ditu, pertsona bakoitzari dagokion denbora-muga kontuan hartuta plazak agortu daitezkeelako.
Plaza hautatu ondoren, titularra inskribatuta geratuko da.
Plazaren eskaera egiten denean, eskuragarri dauden plazen eskaintzatik kenduko da, izena emateko kuota ordaintzeko epeak iraun bitartean.
Zozketan esleitutako egunean eta orduan izena ematen ez duten eskatzaileek txanda galduko dute.
Izena emateko epean Euskadiko gazteei esleitutako plaza libreak geratzen badira, izena emateko eguna eta ordua lortu ez duten aurreinskribatutako pertsonek epe gehigarri bat izango dute aplikazioan sartu eta plaza libre duten Auzolandegietan plaza bat lortzeko. Gazteaukeran jakinaraziko da noiz eta zer ordutan hasi eta amaituko den epe hori.
Plazak agortzen direnean, https://www.gazteaukera.euskadi.eus web-orrian jakinaraziko da, eta izena emateko prozesua itxiko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Bete gabeko plazak (bigarren aukerako fasea)
Izena emateko epea amaitutakoan, plaza hutsik geratuz gero, https://www.gazteaukera.euskadi.eus web-orrian jakinaraziko da, eta denbora-tarte bat utziko da interesdunek plaza erreserbatzeko, horretarako jakinaraziko den telefono-zenbakira deituta. Bigarren aukerako fase honetako plazak izango dira autonomia-erkidego guztien artean hutsik geratu direnak. Aurreinskripzioa egin arren, plazarik lortu ez duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko auzolandegietan plaza hutsak geratzen badira, plaza bat bete duten interesdunek ere eskatu ahal izango dute plaza bat auzolandegi guztiak bete arte. Plazak erreserbatu ahala, zerrendatik kentzen joango dira.
Egokitutako epearen barruan aurreinskripzio-eskaera egin ez zutenek ere izena emateko aukera izango dute. Horretarako, aurreinskripzio-eskaera bete (https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez) eta dokumentazioa erantsi beharko dute (7. art.). Behin informazioa beteta, aurreko paragrafoan aipatutako telefonora deitu beharko dute plaza erreserbatzeko.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Plaza-eskaera
Auzolandegietan parte hartu nahi eta aniztasun funtzionala duten pertsonek aurreinskripzioa egiteko eskaera egin beharko dute, telematikoki, https://www.gazteaukera.euskadi.eus atarian eta https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125607 atarian, auzolandegiei buruzko helbidean dagoen formularioaren bidez. Hori egin ostean, aurreinskripzio-eskaeraren erreferentzia emango zaie. Aniztasun funtzionala duten pertsonek plaza zehatzak dituzten auzolandegietako bat aukeratu beharko dute.
Interesdun bakoitzak behin baino ezin izango du aurreinskripzioa egin. Eskaera betetzean okerren bat egonez gero, harremanetan jarri beharko da Gazteria Zuzendaritzarekin.
Aurreinskripzioa egiteko eskaerak baliogabetuko dira pertsona batek eskaera bat baino gehiago egin duela atzematen bada, eskaerak behar bezala beteta ez badaude edo eskatzaileek auzolandegietan plaza bat lortzeko baldintzak betetzen ez badituzte deialdi honen arabera.
Aurrez izena emateko eskaera egiteko unean adingabeak diren pertsonek eskatzailearen aitaren/amaren/tutorearen/tutorearen adostasuna edo baimena aurkeztu beharko dute (VI. eranskina), dagokionaren arabera.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea ebazpen hau EHAAn argitaratu baino lehen.
- Europar Batasunekoak ez diren atzerritarren kasuan, dagokien bizileku-baimena izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea agindu hau EHAAn argitaratu baino lehen.
- Eskatutako auzolandegia egiteko adierazitako adina izatea auzolandegia hasten den egunean eta auzolandegi guztian zehar.
-
Guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren adostasuna izatea, eskaera egiteko orduan emantzipatu gabeko gazteen kasuan; edo guraso-ahala edo tutoretza duenaren berariazko baimena izatea, 16 urtetik beherakoen kasuan.
Adingabearen gurasoak epai judizial irmo baten bidez bananduta edo dibortziatuta badaude, horren berri jasoko da inskripzioan, eta epai irmoa beteko da, inskribatzeko prozedura osoan eta adingabea auzolandegian dagoen bitartean. Epai irmorik gabeko banantze- edo dibortzio-prozesuen kasuan, behin-behineko akordioa bete beharko da.
- Eskaera adierazitako garaian eta moduan egin izana.
- «Auzolandegiak» programan izena emateko kuota ordaindu izana.
- Adingabeekiko harremana izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegien kasuan, sexu-delituengatiko kondenarik ez izatea. Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, delitu horiengatiko zigorrik jaso ez dutela egiaztatzeko; eta, atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdeak ziurtatutako antzeko irismena duen dokumentua. Halakorik ez badago, herrialdeak igorritako zigor-aurrekarien egiaztagiri baliokidea aurkeztu beharko dute, non ez dagoen sexu-delitugileei dagokien aipamenik.
- Ezin izango dute izena eman azken hiru deialdietako batean plaza bat esleitu eta auzolandegira joan ez diren pertsonek, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari uko egin diotela jakinarazi dioten pertsonen kasuan izan ezik. Era berean, ezingo dute Euskadiko auzolandegietan parte hartu 2022ko edizioan kanporatuak izan ziren pertsonek.
- Aniztasun funtzionaleko plazak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako gazteentzat gordeko dira.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Zozketa eta plazaren erreserba
Jasotako aurreinskripzio-eskaerak egiaztatu ondoren, auzolandegia eta txanda aniztasun funtzionala duen pertsona batek edo bik baino ez badute eskatzen, zuzenean gordeko zaie plaza, eskaerak egiteko epea amaitu ondoren.
Zozketa egingo da auzolandegiren batean plaza baino eskaera gehiago badago. Zozketaren bidez, aldez aurretik aurreinskripzio-eskaeran aukeratutako auzolandegian inskribatuta egotera pasatzeko ordena zehaztuko da. Zozketaren emaitza, esleitutako zenbakiarekin eta auzolandegiarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa) argitaratuko da. Aurreinskripzioa egin duten pertsonek iragarki-taularako sarbidea duen posta elektroniko bat jasoko dute, baita esleitutako zenbakia zein den informatzen duen testu-mezu bat ere.
Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat erreserbatutako plazak hutsik geratuz gero, beste auzolandegietan inskribatu eta nahi zuten auzolandegian plazarik lortu ez dutenei eskainiko zaie. Plazak agortzen direnean edo eskatzaile guztiei aukeratzeko aukera ematen zaienean, www.gazteaukera.euskadi.eus web-orrian jakinaraziko da eta izena emateko prozesua itxiko da.
Bigarren aukerako fasean, aniztasun funtzionala duten eta horretarako gaitutako aldian aurrez izena eman ez duten pertsonak aurreinskribatu ahal izango dira, baldin eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzako plazak dituzten Euskadiko auzolandegietan plaza hutsak badaude eta horietan parte hartu nahi badute. Horretarako, aurrez izena emateko eskaera bete beharko da (www.gazteaukera.euskadi.eus) eta dagokion dokumentazioa erantsi (7 art.). Eskatutako informazioa bete ondoren, telefono-zenbaki batera deitu beharko dute plaza erreserbatzeko. Estatu mailako auzolandegietan aniztasun funtzionala duten pertsonen kopurua ezingo da % 10 baino handiagoa izan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ordainketa egiteko behar diren datuak "Nire karpeta" atalean daude eskuragarri.
- Ordainketa-abisua edo ordainketa-errekerimendua edukitzea.
Tasa edo prezio publiko guztiak Nire ordainketa izeneko Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea erabiliz ordain ditzakezu. Tresna horrek herritarren eta finantza-erakundeen arteko datuak segurtasunez trukatzen ditu.
Ordainketa-pasabidea erabiltzeko, online bankuko erabiltzailea izan behar duzu, edo atxikitako finantza-erakunderen bateko ordaintzeko txartela eduki.
Ordainketa irekita dagoen espediente bati badagokio, Nire karpeta atalean aktibatuta egongo den Ordaindu botoiaren bidez gauzatu dezakezu.
Ordainketa Nire karpeta atalaren bidez egin ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Parte-hartzaileak edozein unetan egin diezaioke uko plazari, gazteen boluntario-lana hasi aurretik. Horretarako, uko egiteko formularioa elektronikoki bete eta sinatu beharko du, eta espedienteari erantsi, Nire karpeta ren bidez (ikusi IV. eranskina).
Gainera, kuota itzultzeko eskubidea badute, dagokion inprimakia bete, elektronikoki sinatu eta Nire karpetaren bidez espedientera erantsi beharko dute (ikusi V. eranskina).
Euskal Autonomia Erkidegoko eta atzerriko auzolandegietan izena emateari dagokion prezio publikoa itzultzea artikulu honetan ezarritakoarekin bat eginez egingo da: irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 34.6 artikuluan ezarritakoaren arabera. Hau da, kasuan kasuko zenbatekoa itzuliko da, prezio publikoa ordaindu behar duen pertsonari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, jarduera egiten ez denean edo zerbitzua ematen ez denean, deialdi honetan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.
Parte ez hartzeko arrazoia Administrazioari egotzi ezin zaionean, honako alderdi hauek egiaztatu beharko dira:
Auzolandegian parte hartzea eragozten duen arrazoia hauetakoren bat izatea:
Gazteak auzolandegira joatea eragozten dion gaixotasun edo istripuren bat izatea.
Lehen edo bigarren mailako odolkidetasuna duen senide baten gaixotasun larria edo heriotza.
Behar bezala justifikatutako beste ezinbesteko kausa batzuk.
Auzolandegia hasi aurretik, uko egiteko orria aurkeztu izana Nire karpetaren bidez (ebazpeneko IV. eranskina), Gazteriako zuzendariari zuzenduta, beteta eta elektronikoki sinatuta.
Kuota itzultzea eskatu nahi duen pertsonak honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu Nire karpetaren bidez 2024ko irailaren 30a baino lehen:
Kuota itzultzeko eskaeraren orria (eranskinaren V. eranskina), beteta eta sinatuta.
Auzolandegian parte hartzea eragozten duen inguruabarraren justifikazio fede-emailea, hala badagokio, dagokion erakunde publikoak egindako ziurtagiriaren bidez.
Hirugarrenaren datuak kontsultatu ahal izango ditu organo instrukzio-egileak, informazio hori organo-instrukzio egilearen artxiboetan badago, salbu eta interesdunak uko egiten badu. Baimen hori ematen ez bada, hirugarrenaren (auzolandegian izena emandako pertsona) datuen alta-orria, behar bezala beteta eta elektronikoki sinatuta aurkeztu beharko da, helbide honetan eskuratu daitekeena: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/
Eskaera
Atzerriko auzolandegietan parte hartu nahi duten gazteek nazioarteko auzolandegiak hautatzeko aplikaziora sartu beharko dira Gazteaukeraren webgunearen bidez (https://www.gazteaukera.euskadi.eus). Interesdunek gehienez ere hiru auzolandegi aukeratuko dituzte, eta lehentasun-ordena zehaztuko dute.
Lehentasun-ordenaren arabera, nazioarteko erakundeei galdetuko zaie plazarik badagoen ala ez. Auzolandegi batean plaza hutsik ez badago, hurrengo aukerarako eskaera automatikoki egingo da.
Eskabidea bidaltzeak ez du esan nahi eremuan izena eman denik, eta nazioarteko entitateak hautagaia onartu duenean bakarrik geratuko da inskribatuta pertsona hori. Ondoren, Gazteria Zuzendaritza gaztearekin harremanetan jarriko da ordainketa egiteko, ebazpen honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nazioarteko entitateak eskaera onartu dion pertsona Gazteaukeraren bidez erregistratu beharko da, Gazteria Zuzendaritzak adierazten dien aplikazioan eta epean, 7.2. eta 7.3 artikuluetako datuak egiaztatzeko.
Nazioarteko auzolandegietan parte hartu ahal izango dute auzolandegiaren hasieran 18 urte baino gehiago dituzten pertsonek.