Errepideko garraio sanitarioko ibilgailuen (anbulantziak) baimen/ziurtagiri tekniko sanitarioa

Deskribapena


Indarrean dagoen araudiaren arabera, osasun-garraioko ibilgailuek (anbulantziek) funtzionamendu-baimena eta ziurtagiri tekniko-sanitarioa izan behar dute, osasun-arloan eskumena duen organoak emana, osasun-garraiorako baimena ematen den lekuan.

Ikuskapena eta betetzea

Funtzionamendurako baimenaren edo ziurtagiri tekniko-sanitarioaren ebazpena eman aurretik, ikuskapen-bisita bat egingo da, eta bertan egiaztatuko da baldintza tekniko-sanitarioak eta ekipamendukoak betetzen direla, aplikatzekoa den araudiaren arabera.

Ziurtagiri tekniko-sanitarioaren baliozkotasuna

Ziurtagiri tekniko-sanitarioa bi urterako emango da ibilgailu berrientzat. Bigarren urtetik aurrera eta ezarritako hamar urteko gehieneko iraupena bete arte, urtebeteko balioa izango du.

Balioa galtzea

Ziurtagiri tekniko-sanitarioak balioa galduko du aurreikusitako epean berritzen ez bada. Ziurtagiri tekniko-sanitarioa ezarritako epean eteten, kentzen edo berritzen ez bada, automatikoki baliogabetuko da garraio-baimena, baita Administrazioak baliaezintasun hori formalki aitortu ez duenean ere.

Urteko txostena

Urtero, Osasuneko Lurralde Ordezkaritzek osasun-langile guztien izenak eta eginkizunak jasoko dituen zerrenda eskatuko diete baimendutako anbulantziak dituzten enpresei. Agiri hauek erantsiko dira: NANa, titulazioa, egiaztagiriak eta elkargoko kide izatearen ziurtagiri eguneratua (3 hilabetetik beherakoa), hala badagokio.

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoan instalatuko diren errepideko osasun-garraioko ibilgailu publiko (anbulantziak) zein pribatuen titularrei.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Arabako Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Ordezkaritza 

  • Olagibel, 38 - 01004 Vitoria-Gasteiz

  • Telefonoa: 945 017180 / 945 017144

  • Posta elektronikoa: ordenazioaaraba@euskadi.eus

Delegación Territorial de Salud de Bizkaia

  • Recalde zumarkalea, 39 A - 48008 Bilbao

  • Telefonoa: 944 031558

  • Posta elektronikoa: ordenazioabizkaia@euskadi.eus

Delegación Territorial de Salud de Gipuzkoa

  • Nafarroa hiribidea, 4, behea  - 0013 Donostia- San Sebastián 
  • Telefonoa: 943 022740

  • Posta elektronikoa: ordenazioagipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Jarduteko baimena, ziurtagiri tekniko-sanitarioarekin: 1092301
  • ziurtagiri tekniko-sanitarioa berritzea: 1092302
  • Funtsezko aldaketa egiteko baimena: 1092303
  • Itxieraren jakinarazpena: 1092304

Jarduteko baimena, ziurtagiri tekniko-sanitarioarekin


Funtzionamendu-baimena ibilgailu berrientzat eskatu behar da, bai eta titularra edo ibilgailuaren kategoria aldatzeagatik funtsezko aldaketa gertatzen bada ere. Ziurtagiri tekniko-sanitarioa ezinbestekoa da zerbitzua emateko.

Baimen sanitarioa lortzea

Ondoren zehazten diren izapide guztiak bide telematikoz egingo dira.

Funtzionamendurako osasun-baimena lortzeko, eskabidea aurkeztu behar da dagokion atalean adierazitako dokumentazioarekin batera, baita tasa ordaindu izanaren frogagiria ere. Izapideak aurrera jarraitzen du Osasuneko Lurralde Ordezkaritzako langileek aurkeztutako dokumentazioa berrikusten, osorik dagoen egiaztatzeko eta, bestela, falta dena erreklamatzeko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Ziurtagiri tekniko-sanitarioa berritzea


Osasun-garraioko ibilgailuen titularrek ziurtagiriaren berritzea eskatu beharko dute, gutxienez aurreko ziurtagiriaren indarraldia amaitu baino hilabete lehenago.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Funtsezko aldaketa egiteko baimena


Funtsezko aldaketak baimendu egin behar dira. Titulartasun-aldaketa funtsezko aldaketatzat hartzen da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Itxieraren jakinarazpena


Anbulantziak funtzionatu duen bitartean sortutako dokumentazio klinikoa kontserbatzeko prozedura jasoko duen memoria erantsiko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk